Txikipedia:Oihan Sancet

Wikipedia, Entziklopedia askea


Oihan Sancet futbol nafar eta 22 urteko jokalari bat da. Athletic clubeko 8 zenbakia da. Erdi puntan jolasten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñan jaio zen 2000. urteko apirilak 25an.Bos urteerekin hasi zen futbolean jolasten Donibane Kirol Elkartean. Gero Oberenara joan zen. Handik gutxira, 10 urteerekin Osasunako harrobian sartu zen.

2015ko ekainean Athletic Clubeko harrobira iritsi zen. Gazte mailako bigarren urtean nabarmendu ondoren Eduardo Berizzok hautatu zuen Athleticekin 2018ko aurre denboraldia egiteko. Azkenean entrenatzaile argentinarrak iragarri zuen Sancetek lehen ekipoko parte izango zela.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-2020 denboraldiko abuztuak 16an debutatu zuen Fc Barcelona garaipenean (1-0) San Mamesen, 65. minutuan Oscar de Marcos txandakatzen.

2020ko ekainak 27an bere lehen gola sartu zuen, San Mamesen RCD Mallorca (3-1).

2021ko urriak 31 an Sevilla (2-1) garaipenaren aurrean 86.minutuan 45 segundu jolasten bakarrik ari zenean gol bat sartu zuen.

2022ko urtariilak 3an "hat-trick" markatu zuen CA osasunaren aurka (1-3).Gainera bigarren futbolista gazteena da Julen Guerroren atzetik triple bat sartzen.

2022ko otsailak 20an gola markatu eta "asistitu" egin zuen Euskal derbiaren aurrean Real Sociedaden aurrean (4-0).

Irailak 11 penalti bat sartu zuen Elche CFren aurrean (1-4). Aste bat beranduago beste gol bat sartu zuen Rayo Vallecano aurka San Mames bertan.

Irailak 30an bigarren gola markatu zuen UD Almeriaren aurrean.

2023ko otsailaren 3an, beste hiruko bat lortu zuen, San Mamesen, Cadizen aurka (4-1). 2023 Otsailaren 11n, Valencia CFren aurka garaipenaren gola sartu zuen Mestallan (1-2).

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazionala izan zen 18 eta 19 urtez azpikoen kategorian Espainiako selekzioarekin.2018ko ekainaren 30ean, Mediterraneoko Jokoetako txapeldun izendatu zuten Luis de la Fuentek zuzendutako 18 urtez azpiko taldearekin. 2019ko uztailak 10ean hiru jokalarietako bat izan zen aukeratua Eurokopa sub-19 jokatzeko.

2019ko urriak 7an Luis de la Fuentek deitua izan zen Óscar Rodríguez ordezkatzeko 21eko U-21 taldearen kontzentraziora joateko.Hiru egun geroago, urriaren 10ean, Alemaniaren aurkako lagunarteko batean debuta egin zuen. 2021eko maiatzaren 21ean, Eurokopako azken fasea jokatzeko 21 urtez azpiko taldeak deialdira itzuli zen.