Wikipedia, Entziklopedia askea

Futbola (ingelesez: football, foot «oin», ball «bola») taldeko kirol bat da. Bi taldeen artean jokatzen da, adinaren edo motaren arabera 11, 7 eta 5 jokalari talde bakoitzean daude. Honen helburua ate batean baloia sartzea da marra gurutzatu ondoren. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan eta, beraz, munduko kirolik praktikatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola da.

Futbola zelai laukizuzen batean jokatzen da, eta kategoriaren arabera zelaiaren tamaina aldatzen da. Arauzko futbol zelai guztiak ez dira neurri berekoak, arauak maximo eta minimo batzuk ezartzen ditu laukizuzen formako zelaiaren luze eta zabal definitzerakoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1863. urtean bere historia hasi zen, Football Association (FA) elkartea Inglaterran sortu ostean. Baina futbola jokatzen hasi zen Erdi Aroan, konkretuki britaniar uharteetan.

Lehen futbol taldea 1857ko urriaren 24an sortu zen. Honen izena Sheffield Football Club da, Nathaniel Creswickek eta William Prestek sortutakoa.

Urteak pasa eta gero, Europa eta Amerika osotik hedatu zen, eta 1872. urtean lehen partida ofiziala jokatu zen Ingalaterra eta Eskoziaren artean, Hamilton Crescenten.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madrid eta Osasunaren arteko futbol partida.

Partidak, futbol 11an partidak 90 minutu irauten du, bi zatitan banatuta, hau da, 45 minutu zati bakoitza, futbol 7an 25 minutuko 3 zati egiten dira eta futbol 5ean, 25 minutuko 2 zati.  

Partida batean, 1 edo 3 epaile egon daitezke, mailaren arabera. Epaileak txilibitua eta txartelak izango ditu, aparteko arau-hausteak eginez gero, epaileak jokalariei txartel horia edo gorria erakutsiko dizkie eta zelai barruan egongo da, eta hegaleko epaileek jokoz kanpoak eta abar adierazten dituzte.

Bi txartel mota daude, horia eta gorria, egindako faltaren arabera, epaileak kolore bat edo bestea erakutsiko du. Partida berean bi txartel hori erakusten badio jokalari bati, bigarrenarekin gorria ere erakutsiko du. Txartel gorria ikusten duen jokalaria kaleratuta egongo da eta ezin izango du partida horretan gehiago jokatu. Jokalari bati txartel hori bakarra erakusten badiote abisu bat izango da, baina zuzenean txartel gorria erakusten badiote jokalaria kaleratuta egongo da. Oso ondo araututa dauden ligetan, liga profesionaletan-eta, epaileak aktan idazten du txartelak zergatik erakutsi dituen, eta txartel gorrien ondorioz, normalean, hurrengo partida batean edo gehiagotan ezin jokatzeko zigorra egoten da.

Areto futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto futbola.

Arbitroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariez aparte, arbitro edo epaile bat ere egoten da zelai barruan, eta zelaiaren alde bakoitzean marrazain bana. Epailak faltak, penaltiak eta abar seinalatzen ditu eta marrazainek lagundu egiten diote.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zelai mota daude, txikia (5eko futbola), ertaina (7ko futbola) eta handiena (11ko futbola), bosteko futbola gehienetan frontoietan edo kiroldegi estalietan jokatzen da hormigoiko edo egurrezko zoruan. Futbol 7ko eta 11ko futbola, normalean kanpoan jokatzen da, belar artifizialean edo naturalean. Edo besterik ezean, hareazko "futbol-zelaietan". Euskal Herriko kostaldean, hondartzetan futbol mota guztietako txapelketak antolatzeko tradizioa dago.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honetan, hainbat kategoria daude, umeetatik hasita beteranoetaraino. Diru gehien mugitzen duten kategoriak profesionalen maila gorenak dira, bigarren maila eta lehenengo maila, jokalariak ia beti profesionalak izaten dira kategoria horietan gizonezkoen futbolean eta emakumezkoen futbolean profesionaltasuna pixkanaka-pixkanaka iristen ari da.

Futbol eskolarrean bakarrik daude 4 kategoriak. Kategoriak dira R-maila, A-maila, B-maila eta D-maila. Kategoria hauetan ez daude txartelik ezta zigorraldiak, bakarrik daude zigorraldiak arbitroa aktan idazten badu epaileari berari edo beste edonori txarto hitz egin zaiola. Horrelako eskolako ligetan, batzuetan bost edo hamar minutuko zigorraldiak egoten dira. Jokalari bat minutu batzuetan futbol-aretoa utzi behar du eta bere taldea jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar du minutu horietan.

Eskolako futbola ume txikienekin jokatzen da eta askotan neskak eta mutilak nahastuta ibiltzen dira. Gero, ume pixka bat koskorragokoen futbola dago, kadeteak. Kadete kategorian, azpi-kategoria pilo bat daude. Esaterako kategoria hauek: Euskal Liga (Bizkaiko Futbol federazioak ez du kontrolatzen), Ohorezko maila, Lehentasunezko maila, Lehenengo maila eta Bigarren maila. Hemen federatua denez zigorraldiak eta txartelak daude. Kategoria honetan jokalariak 2 urtez aritzen dira.

Gazteetan berdina da baina kategoria gorena Liga Nazionala da. Kategoria hau 3 urte dira.

Azkenik lurraldekoa da eta hau 19 urtetik aurrera da. Kategoria pilo bat daude. Hauek dira kategoriak: Hirugarren maila eregionala, Bigarren maila erregionala, Lehenengo maila erregionala, Lehentasunezko maila, Ohorezko maila. Hauek denak dira erregionalak, baina badaude Espainia estatuko mailak: 3. RFEF, 2. RFEF, 1. RFEF, bigarren maila eta lehenengo maila.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean aritzeko arropa klubak ematen du, baina zapatila bereziak behar dira: belarretarako takoak dituzten zapatilak, eta areto-futbolean, berriz, zola zuriko zapatilak. Jokalariek babesak ipintzen dituzte hankan, berna-hezurrak babesteko.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolaren arloan, hainbat lehiaketa mota daude, baina haien artean, batzuk nabarmenak dira, ikusten duten pertsonen arabera. Espainiako liga, Ingalaterrako liga, Alemaniako liga, Frantziako liga eta Italiako liga. Hauek herrialde berdinaren barruan dauden taldeen artean jokatzen dira eta oso ezagunak dira, baina horretaz gain, Europan zehar lehiaketarik ezagunena Champions Leaguea da. Azkenik, lehiaketa ezagunena daukagu, nazioartekoa. Honetan, herrialde guztiek parte hartzen dute eta lau urtero jokatzen da Mundiala.