Edukira joan

Xalbador Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xalbador Garmendia

Bizitza
JaiotzaZaldibia1932ko irailaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAnoeta2018ko azaroaren 14a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria

Literaturaren Zubitegia: 35

Xalbador Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1932ko irailaren 20a - Anoeta, Gipuzkoa, 2018ko azaroaren 14a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta leku ezberdinetan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Gorena-ko itzultzaile, Egin egunkariko euskara arduradun, eta abar. Euskaltzain urgazlea da.[3]

1968ko Arantzazuko biltzarrean euskara batuaren deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen. Hainbat hedabidetan aritu zen euskara zuzentzaile gisa.[1]

Ordurako euskal kulturgintzan bete-betean zebilen; besteak beste, antzerkiaren esparruan eta dantzaren arloan —Tolosako Udaberri dantza taldearen sortzaileetakoa izan zen—. Itzulpen arloan ere nabarmendu da, hainbat obra klasiko itzuli baititu euskarara: Albert Camusen Les Justes (Gizon zuzenak, 1967), Antoine de Saint-Exuperyren Le Petit Prince (Printze txikia, 1970) eta Gabriel Garcia Marquezen Crónica de una muerte anunciada (Heriotza iragarritako baten kronika, 1982), adibidez.

Euskara zuzentzaile ere aritu zen hainbat hedabidetan; besteak beste, Zeruko Argia-n eta Egin-en. Eusko Kontseilu Goreneko itzultzaile ere izan zen, eta Gernikako estatutuaren itzulpenean aritu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpengintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Xalbador Garmendia hizkuntzalaria hil da. 2018ko azaroaren 14a. Berria.eus
  2. Harluxet hiztegia: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  3. Auñamendi: Xalbador Garmendia. (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  4. [http://www.eizie.eus/en/Argitalpenak/Senez/20021001/lopez An analysis of Children's and Young People's Literature translated into Basque: Functions, influences, and strategies / Manu Lopez Gaseni itz. Mikel Morris (Senez, 2002-10-01). ] (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.