Gipuzkoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gipuzkoa

Gipuzkoako bandera Gipuzkoako armarria
Hiriburua Donostia
Herritarra gipuzkoar, giputz
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Foru Herrialdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Eremua 1.909 km²
Biztanleria 700.392
Dentsitatea 360,77 bizt/km²
Agintaria Markel Olano (EAJ)
Ordezkaritza parlamentarioa 25 eserleku
Eusko Legebiltzarrean
www.gipuzkoa.net

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da, haren erdialdean eta Kantauri itsasoaren ondoan kokatutakoa.

Hondarribiko Alde Zaharreko plaza
Hondarribiko Alde Zaharreko plaza

Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru herrialdea edo lurralde historikoa da.

42º58'10-43º8'5" ipar zabalera eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko luzera artean hedatzen da. Hedaduraz 1.980 km² ditu eta 92 km luzeko itsasertza. 2008ko erroldaren arabera 700.392 biztanle zituen lurralde historikoak eta horien laurdena hiriburuan bizi dira.

Hiriburua Donostia du. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak bertan daude.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, mendebaldean Bizkaiarekin du muga, hegoaldean Arabarekin eta ekialdean Nafarroa eta Lapurdirekin.

[aldatu] Historia

[aldatu] Lurraldea

[aldatu] Ibaiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako ibaiak

Gipuzkoako ibaiek ibilbide laburra eta arro txikia dute, iturburuen mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarri egiten baitu.

Ekialdetik mendebalderuntz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatzan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.

Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Orereta igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraitzen du eta badiara eramaten.

Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).

Oria Tolosa zeharkatzean
Oria Tolosa zeharkatzean

Oria ibaia Gipuzkoako luzeena da, 80 km baititu. San Adrianen du iturburua, 660m-ko garaieran. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.

Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.

Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.

[aldatu] Mendiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako mendien zerrenda

Mendi ezagunenak Aizkorri (1.528m.), Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Eskualdeak eta udalerriak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gipuzkoako eskualdeen zerrenda eta Gipuzkoako udalerrien zerrenda

10 eskualdek eta 88 udalerrik osatzen dute, biztanleei dagokienez Donostia handiena eta Baliarrain txikiena izanda.

Hauexek dira eskualde guztiak eta bakoitzaren udalerri nagusiak:

  1. Bidasoaldea (Irun).
  2. Debabarrena (Eibar).
  3. Debagoiena (Arrasate).
  4. Donostialdea (Donostia).
  5. Goierri (Ordizia).
  6. Oarsoaldea (Orereta).
  7. Tolosaldea (Tolosa).
  8. Urola Erdia (Azpeitia).
  9. Urola Garaia (Zumarraga).
  10. Urola Kosta (Zarautz).

[aldatu] Biztanlegoa

2008ko urtarrilean 700.392 biztanle zituen lurraldeak. 2006. urtean Gipuzkoako 10 udalerri populatuenen zerrenda:

Biztanlegoaren aldabidea
1900 1910 1920 1930 1939 1959 1961 1963 1970 1981 1991 2006 2008
195.850 226.684 258.557 302.309 323.192 468.363 488.477 513.500 631.003 692.782 676.307 691.079 700.392

[aldatu] Politika

[aldatu] 2007ko GBNko hauteskundeak

2007ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak
Alderdia Eserlekuak Ehunekoa Bozka kop.
PSE-EE 16 23,49 76.865
EAJ 16 21,94 71.800
EB-Aralar 6 11,23 36.738
PP 6 10,70 35.027
EA 7 10,44 34.172
Besteak 0 3,13 10.268
Baliogabeak 0 (*) 22,17 72.533

Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE-ANV) Batzar Nagusietarako hautes zerrenda legez kanporatu egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, Espainiako Alderdien Legea jarraituz. Horren aurrean, alderdi ekintzaleak berari bozkatzeko deialdia mantendu zuen, nahiz eta bozka horiek legez baliogabeak hartu ziren. Horrela, 72.533 bozka baliogabe zenbatu ziren, botoen % 22,17a, EAEk bereak hartuz. Bozka horietan oin hartuz, EAE-ANV alderdiak 12 eserleku aldarrikatu zituen Batzar Nagusietan eta bigarren indarra izango litzateke.

[aldatu] Kultura

Donostiako Haizearen Orrazia, Eduardo Txillida eta Luis Peña Gantxegiren lana.
Donostiako Haizearen Orrazia, Eduardo Txillida eta Luis Peña Gantxegiren lana.

[aldatu] Euskalkia

Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), probintziako euskalkia, tradizionalki gipuzkera deitua, erdialdeko euskara izena hartu du.

[aldatu] Literatura

Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951) Euskal Herrian ez ezik mundu osoan ere ezaguna da eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.

Euskarazko beste egileen artean, nabarmentzekoak dira Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.

Bestela, gaztelaniaz idatzitakoen artean Gabriel Celaya egile nagusia da.

[aldatu] Musika

Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan abesgoren ezagunenetarikoa.

[aldatu] Bertsolaritza

Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolaririk onenetako asko: "Txirrita", "Basarri", "Uztapide", "Lazkao Txiki" eta abar.

Gaur egungoen artean aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), bera dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia aldi gehienez (lautan) irabazi duen bertsolaria.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Egunkariak

[aldatu] Beste batzuk

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gipuzkoa


Tresna pertsonalak