Edukira joan

Luis Iriondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1931ko maiatzaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko azaroaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta musikagilea

IMDB: nm0409981 Discogs: 2133168 Edit the value on Wikidata

Luis Iriondo Etxaniz, (Azkoitia, 1931ko maiatzaren 26a - ib., 2017ko azaroaren 25a) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen.[1]

Enpresa, publizitatea eta komunikabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan lan egin zuen.[2][3]

Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate-arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen.[2]

La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra.[2]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera,[2][3] eta hainbat disko grabatu zituzten: Aquí las Vascongadas, Navidad vasca, Cantos vascos, Romería en el Pais Vasco, Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz, besteak beste.[2] Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile-lanetan ere aritu zen; besteak beste, Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat konposatu zuen.[2]

Berak konposatu zuen Zenbat bide zure bila...! abestia kantatu zuen Mocedades taldeak 1976ko El color de tu mirada albumean eta 1978ko Kantaldia albumean.[4]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferrán Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin.[2] 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen, aktore, gidoilari eta ekoizle gisa. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia-liburuak ere.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zabala, Juan Luis: Luis Iriondo: Aktore eta komedianteena da karrerarik tristeena. - Egan, 2009-3/4, 79-97.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.