Legutio
Wikipedia(e)tik
|
Legutio |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Legutiano[1] | ||
| Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Zuia-Gorbeialdea |
||
| Posta-kodea | 01170 | ||
| Koordenatuak | |||
| Garaiera | 568 m | ||
| Eremua | 45.85 km2 | ||
| Biztanleria | 1.499 (2005) | ||
| Dentsitatea | 32.69 bizt/km2 | ||
| Distantzia | 16 km Gasteizera | ||
| Euskaldunak | %35,79 (2001) | ||
| Sorrera | 1333 | ||
| Herritarra | legutioar | ||
| Alkatea | Pedro Julián Berrozabal Arregi (EA) | ||
| Legutioko Udalaren webgunea | |||
Legutio Arabako ipar-ekialdeko udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa. Haren erdigunean izen bereko herria kokatzen da, udalerriko herriburua dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Villarreal de Álava deitu izan zaio gaztelaniaz, azken urteotan deitura hori baztertuta badago ere. Halaber, Legutiano izena ere erabili izan da euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta egun izen hori du ofizialtzat udalak. Udalerriaren euskal izen aratua, baina, Legutio da Euskaltzaindiari jarraituz[1].
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Santa Engrazia, Legutio eta Urrunagako urtegien ondoan dago, Bizkaiko muga ondoan. Legutioko herriburuaren ekialdean Arlaban mendilerroa dago, Albertia mendia gainean duela.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Bizkaiko Ubide eta Otxandio.
- Hegoaldean: Arratzu-Ubarrundia.
- Ekialdean: Aramaio eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga.
- Mendebaldean: Zigoitia.
[aldatu] Ekonomia
Legutioko udalerrian Goiaineko industrialde garrantzitsua dago.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Legutioko udalerria bost herriz osatua dago:
- Elosua-Ollerieta
- Goiain
- Legutio (udalerriko herriburua)
- Urbina
- Urrunaga-Nafarrate
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Luis Luziano Bonaparteren plano ezagunean Bizkaieraren barne sailkatu zen Legutioko euskara. Gaur egun, goraka omen doa bertako euskaldunen kopurua.
[aldatu] Kirolak
- Larrabeako Golf-Kluba
- Estropadetarako Nazioarteko Eremua
[aldatu] Jaiak
- San Blas, otsailaren 3an.
- Kofradien jaia, iraileko Ama Birjinaren egunaren hurrengo igandean.
[aldatu] Ikustekoak
- San Blasen parrokia, XVI-XVIII. mende bitartekoa.
- Euskal Buztingintza Museoa, Elosua-Ollerietan kokatua.[1]
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Legutioko Udalaren webgune ofiziala
Legutio Zuiako Kuadrillako webgune ofizialan
Legutio Auñamendi entziklopedian
Urrunagako urtegiari buruzko artikulua berria.info webgunean
| Arabako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Agurain • Aiara • Amurrio • Añana • Aramaio • Argantzun* • Armiñon • Arraia-Maeztu • Arratzu-Ubarrundia • Artziniega • Asparrena • Badaiako Sierra Bravako Komunitatea • Barrundia • Bastida • Berantevilla • Bernedo • Bilar • Burgu • Donemiliaga • Dulantzi • Ekora • Eltziego • Entzia-Iturrietako Partzuergoa • Erriberabeitia • Erriberagoitia • Eskuernaga • Gasteiz • Gaubea • Guardia • Harana • Iruña Oka • Iruraitz-Gauna • Kanpezu • Kripan • Kuartango • Lagran • Lantaron • Lantziego • Lapuebla de Labarca • Laudio • Legutio • Leza • Mañueta • Moreda Araba • Navaridas • Oion • Okondo • Samaniego • Trebiñu* • Urizaharra • Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea • Urkabustaiz • Zalduondo • Zanbrana • Zigoitia • Zuia |
||

