Edukira joan

Atari:Katalunia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Kataluniako bandera Ongi etorri Kataluniako Atarira!
Benvingut al Portal de Catalunya!
Benvengut en Portau de Catalonha!
Bienvenido al Portal de Cataluña!
Katalunia
Kataluniako armarria.

Kataluniako Autonomia Erkidegoa (katalanez Comunitat Autònoma de Catalunya, gaztelaniaz Comunidad Autónoma de Cataluña eta araneraz Comunautat Autonoma de Catalonha) Espainiako autonomia erkidego bat da. Kataluniako lurralde historikoaren zati da. Bere Autonomia Estatutuaren arabera "nazio" bat da.

Kataluniako Autonomia Erkidegoak, 32.000km² inguruko azalera du, non bizi diren ia 7 milioi pertsona. Iparraldean Frantzia eta Andorrako Printzerria, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterranear itsasoa mugakide ditu.

Administratiboki Espainiako Autonomia Erkidegoetako bat bada ere, hizkuntzaren aldetik (katalana) beste lurralde batzuekin harreman lunguistikoak ditu, Katalan Herriak (Països Catalans) osatuz: Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen

Gai nagusiak
Casteller baten irudia
Casteller baten irudia

Katalunia: Bartzelonako probintziaGironako probintziaLleidako probintziaTarragonako probintziaIpar Katalunia
Geografia: Kataluniako hiriakKataluniako eskualdeakKataluniako probintziakKataluniako mendiakKataluniako ibaiakBartzelonako geografia
Historia: Kataluniako historia
Kataluniako hizkuntzak: KatalanaAraneraGaztelaniaFrantsesa
Gastronomia: Kataluniako gastronomiaCavaPa amb tomàquetKataluniar kremaCoca de Sant JoanPenedeseko ardoaRatafia...
Kultura: Katalanezko literaturaKataluniako ikurrakBartzelonako Komiki AzokaKataluniako zinemaKataluniako museoakKataluniako unibertsitateakKataluniako arkeologiaBartzelonako kultura
Musika: Nova CançóKataluniako abestiakKatalanezko abestiakKataluniako musika taldeakKataluniako musikariak
Politika: Kataluniako alderdi politikoakKataluniako politikariakKataluniako Generalitatea
Kirola: Kataluniako kirol taldeakKataluniako kirolariakBartzelonako kirola
Garraioa: Kataluniako tranbiakBartzelonako garraioa
Kataluniarrak: Kataluniako aktoreakKataluniako arkitektoakKataluniako futbolariakKataluniako kazetariakKataluniako kirolariakKataluniako medikuakKataluniako zinema zuzendariakKataluniarrak probintziaren arabera
Arkitektura: Kataluniako eraikinakKataluniako enparantzakKataluniako arkitektoak

Asteko kataluniar abestia
Vaixell de Grècia - Lluis Llach - Sakatu hemen entzuteko
Euskarazko bertsioa: Greziako itsasontzia - Pantxoa eta Peio

L'estaca - Lluis Llach - Sakatu hemen entzuteko
Euskarazko bertsioa: Agure Zaharra - Gorka Knorr

Banaketa administratiboa

Alt CampAlt EmpordàAlt PenedèsAlt UrgellAlta RibagorçaAnoiaBagesBaix CampBaix EbreBaix EmpordàBaix LlobregatBaix Penedès
Baixa CerdanyaBarcelonèsBerguedàConca de BarberàGarrafGarriguesGarrotxaGironèsMaresmeMontsiàNogueraOsonaPallars Jussà
Pallars SobiràPla de l'EstanyPla d'UrgellPrioratRibera d'EbreRipollèsSegarraSegriàSelvaSolsonèsTarragonèsTerra AltaUrgell
Val d'AranVallès OccidentalVallès Oriental

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako eskualdeak»
Sakontzeko, irakurri: «Ipar Katalunia»
Artikulu nabarmendua Kultura

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Bartzelona hiriko Katalunia enparantza.

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.

...gehiago irakurri

San Jurgi Eguna (katalunieraz Diada de Sant Jordi) urtero apirilaren 23an ospatzen den jai eguna da eta 303. urteko apirilaren 23an Kapadoziako Jurgiren heriotza omentzen du. San Jurgi hainbat herrialdeen santu zaindaria da, esate baterako Aragoi, Bulgaria, Etiopia, Georgia, Ingalaterra, Katalunia eta Portugal. Baita Cáceres eta Alcoi hirietakoa ere. Bestalde San Jurgi Boy Scouten santu zaindaria da eta apirilaren 23a Scout Eguna ere bada.

Katalunian

Bartzelonako arrosa salpostua San Jurgi Egunean.

Katalunian usadioz San Jurgiren Eguna edo Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Bertsio batzuek ohitura hau Bartzelonan udan ospatzen zen Arrosa edo Maiteminduen Azokarekin lotzen dute. Gauza jakina da garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikiela. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.

...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Kataluniari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Antzinako ArgazkiakBanaketa AdministratiboaDemografiaEkonomiaEraikuntzakGarraioakGeografiaHiriak eta herriakHistoriaIkurrakJendeaKulturaNaturaOspakizunakPaisaiakPolitikaZerbitzu Publikoak



Asteko irudia: Kataluniar Musikaren Jauregia, Bartzelona.