Wunmi Mosaku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wunmi Mosaku

(2010)
Bizitza
JaiotzaZaria1986ko uztailaren 31 (37 urte)
Herrialdea Nigeria
 Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 2007) Artean graduatu : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm2148911 Allocine: 250825 Rottentomatoes: celebrity/wunmi_mosaku Allmovie: p671208
Instagram: wunmimosaku Edit the value on Wikidata

Oluwunmi Mosaku (Zaria, Nigeria, 1986) Nigerian jaiotako aktore britainiarra da.[1][2] Telebistako roletan egin zen ezaguna, bereziki BBC Two-ko Moses Jones telesailean (2009) eta ITVko Vera telesailean (2011-2012). BAFTA TV saria irabazi zuen 2016an Damilola telefilmean Gloria Taylorren rola egiteagatik. 2021etik aurrera, Hunter B-15 rolean egin da ezagun Marvel Unibertsoko (MCU) Loki telesailean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mosaku Zarian jaio zen, Nigerian, eta, ondoren, Manchesterrera, Ingalaterrara, joan zen familiarekin, urtebete zuenean.[3] Trinity Church of England High School eta Xaverian kolejioan izan zen ikasle. Gurasoak Nigerian irakasleak ziren, baina ezin zituzten lan berak egin Erresuma Batuan. Amak negozio bat hasi zuen eta aita Nigeriara itzuli zen.[4] Mosakuk Arte Dramatikoaren Errege Akademian (RADA) ikasi zuen, eta 2007an graduatu zen.[5][5]

Mosaku 2007an hasi zen antzezpen lanean, Pedro Calderón de la Barcaren Munduko Antzerki Handiaren produkzio batean. Antzerkian jarraitu zuen lanean hurrengo urteetan.[6]

2008an, National Portrait Galleryko Underexposed erakusketetako lehenengoan agertu zen. Britiania Handiko komunitate beltzaren talentua nabarmentzeko erakusketa izan zen[6]. 2009an, BBC Two-ko Moses Jones telesailean agertu zen, eta, lan horregatik, emakumezko aktorerik onena irabazi zuen Erroma Fikziozko Zinemaldian.[7]

Bere heroi pertsonalak zerrendatzeko eskatu zitzaionean, Mosakuk bere amona Anike Adisa aipatu zuen: "hainbeste irakaspen irakatsi zizkidan". Albert Finney aktorea RADA-ra joateko inspirazioa izan zela ere bai; eskola horretako William Gaskill ere bai, eta Paul Newman (antzezpenengatik zein ahalegin filatropikoengatik) eta Oprah Winfrey baita.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Wunmi Mosaku» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-14 data duen 1218921705 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]