Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko abendua
Lankide guztientzako oharra[aldatu iturburu kodea]
Euskal Herri, Espainia, Suitza, Andorra eta Luxenburgoko udalerrien infotaula txantiloietan dentsitate kalkulagailu automatikoa jarri berri dut. Hiri orokor infotaulan eta Frantziako udalerri infotaulan ez dago oraindik martxan. Honek infotauletan aldaketa bat egitea eskatzen du. Hau da aldaketa:
- Orain Arte
| biztanleria = 4.979 | azalera = 56,7
- Hemendik aurrera
| biztanleria = 4979 | azalera = 56.7
Honek esan nahi du mila banatzeko punturik ez dela jarri behar eta komak puntu bidez adierazi behar direla. Hauek horrela ez badaude biztanleria dentsitatea ez da automatikoki kalkulatuko. Ohar hau jartzen dut lankide guztiok aldaketa burutzen lagun dezagun. --An13sa ✎ 15:28, 27 Abendua 2009 (UTC)
- Eta nork egingo ditu aldaketak dauzkagun 1.000 udalerri baino gehiagotan? :) Zariquiegui 17:52, 27 Abendua 2009 (UTC)
Wikipediako kategorien ordena[aldatu iturburu kodea]
Kaixo guztiei! 50.000 artikuluen eztabaidan jada proposatu nuen kategorien berrordenatze bat egitea. Nire ustez egokiena da hemen agertzen dena, baina agian zaila izango da lan guzti hori egitea. Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 11:55, 29 Abendua 2009 (UTC)
- Nere aldetik ongi iruditzen zait. Orain... lan hori dena zeinek eginen duen jakin behar. -Euskalduna · esaidak hemen 20:05, 2009ko abenduaren 29a (UTC)
- Nik ere uste dut Euskarazko Wikipediako kategoriak sistematizatu behar ditugula. Horrela, Theklanek proposatutakoa eredu ona iruditzen zait. Hala ere, nola aldatuko/berrituko ditugu kategoriak, eskuz ala bot bidez egin daiteke? --Orereta (erantzunak) 11:50, 30 Abendua 2009 (UTC)
Koordenatuak[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Orain arte Koordenatuak jartzeko {{Koord}}
erabiltzen genuen, baina beste asko baziren, zaharkitua zegoen sistematik. Azkenik bukatu dugu egokitze lana eta dagoeneko {{Koord}}
baino ez dago eskuragarri. Momentu honetan 8844 artikulu ditugu geolokalizatuta, beraz ondo goaz. Baina koord erabilita oinarri gisa askoz gehiago egin dezakegu eta mapatxoa bete. -Theklan · ezt · @ 01:11, 30 Abendua 2009 (UTC)
- Aizu Theklan, bidebatez jakin baliteke, zer gertatzen da Euskal Herriko udalerrien infotaulan? Dentsitate atalean ez da zenbakirik agertzen eta errorea ematen du? Adibide baterako ikus Iruñea. -Euskalduna · esaidak hemen 18:55, 2009ko abenduaren 30a (UTC)
- Erroaren mezua aldatu dut, orain hau agertzen da"ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko klikatu hemen". Klikatuz gero Laguntza:Dentsitate kalkulagailua orrialdera joango zara eta bertan azaltzen da dentsitatearen aldaketa nola burutu.--An13sa ✎ 20:12, 30 Abendua 2009 (UTC)