Verónica Figueroa Huencho

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Verónica Figueroa Huencho

Bizitza
JaiotzaTxile1974ko abuztuaren 15a (49 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea 2001) titulu : Administrazio publiko
Ramon Llull Unibertsitatea 2007) Doktoretza : Management Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, akademikoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Txileko Unibertsitatea

Verónica Figueroa Huencho (Santiago, Txile, 1974ko abuztuaren 15a) Maputxe jatorriko administratzaile publikoa, irakaslea, akademikoa eta politikaria da.[1] 2022ko martxotik 2023ko martxora bitartean Goi Mailako Hezkuntzako idazkariorde izan zen, Gabriel Boric-en zuzendaritzapean.[2]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-mailako ikasketak Txileko Unibertsitatean egin zituen administrazio publikoko karreran, 2001ean.[3] Ostean, ESADEko (Ramon Llull Unibertsitatea, Espainia) administrazio-zientzietako doktoretza lortu zuen 2007an .[3] Era berean, doktoratu ondoko ikasketak egin zituen Stanfordeko Unibertsitateko Center for Latin American Studies izenekoan, 2013an, eta Harvardeko Unibertsitateko «David Rockefeller Center for Latin American Studies» delakoan izan zen 2020an (biak Estatu Batuetan)[3]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-lana egin du kudeaketa publikoko arloetan, askotariko testuinguruetan, politika publiko indigenetan eta herri indigenetan.[4] Bartzelona Center for the Support of the Global Compact-eko jardueren koordinatzailea izan zen Bartzelonan 2004 eta 2006 bitartean, CONADIko kontseilaria 2010ean eta Txileko Unibertsitateko Gobernu eta Kudeaketa Publikoko Eskolako zuzendaria 2013 eta 2015 bitartean.[5] Halaber, O'Higgins Unibertsitateko Administrazio Publikoko karrera sortzen lagundu zuen batzordea zuzendu zuen.[6]

Ikasketa-etxe horretako Unibertsitate Senatuko lehendakariorde gisa jardun zuen lehen emakume eta pertsona maputxea izan zen.[3]

Besteak beste, Unibertsitate Katolikok Pontifikaleko (PUC) Kulturarteko eta Indigenen Ikasketa Zentroko kidea da.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikoki independentea, 2022ko otsailean, orduko presidente hautatu Gabriel Boric-ek izendatu zuen Goi Mailako Hezkuntzako Idazkariordetzako titular, eta kargu horretara heldu zen lehen emakumea izan zen.

. Eginkizun hori urte horretako martxoaren 11n hartu zuen bere gain, administrazioa formalki hasi zenean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]