Valentín Barragán
Valentín Barragán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ziga, 1948 aldean |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Arraioz Elizondo |
Heriotza | Irun, 2004ko urria (54/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria eta dantza irakaslea |
Valentín Barragán Collado (Ziga, Baztan, 1948 aldean - Irun, 2004ko urria) nafar mutildantzari, dantza irakasle eta folklorista izan zen.[1] Mutildantzak irakasten ibili zen, bai Arraiozen, bai Elizondon. 1990eko hamarkadan, haren eskutik berreskuratu zen Arraiozko Erregina ta saratsak tradizioa.[2] Irungo Meaka Dantza Taldea-rekin eta Hernaniko San Joan Konpartsa-rekin ere aritu zen elkarlanean.[3] 2004ko abenduan, hil ondoko omenaldi hunkigarria egin zitzaion Arraiozen.[4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Barragán Collado, Valentín. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 9).
- ↑ Goñi, Rakel. Maiatzeko Erreginak. Nafarkaria, 2000ko ekainak 2, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 9).
- ↑ Valentin Barragani omenaldia. kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 9).
- ↑ del Castillo, Alicia. Emotivo acto en recuerdo del profesor Valentín Barragan. Diario Vasco, 2004ko abenduak 7, dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 9).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Barragán Collado, Valentín, Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus