Txikipedia:Torloju

Wikipedia, Entziklopedia askea

Torlojua makina sinple bat da. Tubo baten inguruan biribildutako plano inklinatu bat da. Zurezko, metalezko, plastikozko edo beste material batzuetako bi pieza edo gehiago lotzeko erabiltzen da, bata bestearekiko biratuz. Torlojuek atal hauek dituzte: burua, lepoa, gorputza eta punta. Buruak hainbat forma ezberdin izan ditzake.

Nola funtzionatzen du?

Torlojuei esker, bi pieza elkar lotu daitezke eta nahi denean berriro aska daitezke. Torlojuak lotzeko bihurkin edo allen giltza batekin indarra eragin dezakegu bi pieza elkar lotzeko.