👶 Jaiotza 1882ko martxoaren 23a Erlangen |
💀 Heriotza 1935eko apirilaren 14a Bryn Mawr (Pennsylvania) |
🔨 Lanbidea matematikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Emmy Noether 1882ko martxoaren 23an Erlangen Alemanian jaio eta 1935ko apirilaren 14an Bryn Mawren, Pennsylvanian hil egin zen. XX. mendeko aljebran aditu garrantzitsuenetakoa izan zen. Albert Einsteinek argitaratu zuenaren arabera, hark argitu zituen erlatibitatearen eraikuntzarako ezinbesteko kontzeptuak.
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Felix Klein XX. mendeko matematikari ohoretsuarekin eta David Hilbert haren ikaslearekin lan egin zuen.
- 1919. urtean, Göttingengo Unibertsitatean irakasle-laguntzaile postu bat lortu zuen. Hala ere, 1933. urtean naziek boterea eskuratu zutenean, AEBetara emigratu behar izan zuen, judua baitzen.
- Hasiera batean ez zegoen matrikulatuta, urte horietan ez baitzegoen onartuta emakumeak matrikulatzea eta normaltasunez ikastea. Baina 1904. urtean, azkenean, onartu zioten matrikulatzea.
- Zazpi urtez Erlangeneko unibertsitatean lan egin zuen, bere aitak lan egiten zuen lekuan. Urte horietan ez zuen soldatarik jaso.
- Albert Einsteinentzat, David Hilbertentzat eta beste pertsonaia askorentzat emakumerik garrantzitsuena izan zen matematikaren historian.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emmy Noether Ackermann saria jaso zuen 1932 urtean.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios y reconocimientos a Emmy Noether» Edsger Dijkstra y otros 2015-11-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).