👶 Jaiotza 1986ko urriaren 24a Toronto |
🔨 Lanbidea rapero |
📷 Argazkiak ikusi |
Aubrey Drake Graham (Toronto, Kanada, 1986ko urriaren 24a). Rap abeslari, kantu-idazle, disko ekoizle, aktore eta ekintzaile kanadarra. Bere diskotako bat 21. mendeko salduena izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita, Dennis Graham, afro-amerikarra Memphisen jaioa. Musikaria izandakoa, bateria jotzen zuen. Drake-ren ama, Sandra Graham, judu kanadarra, ingeles irakasle eta lore-saltzailea. Drakek naziotasun bikoitza dauka, Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.
Ibilbide profesionala
Drakeren ospea telebistan hasi zen, Degrassi: The Next Generation izeneko telesailean 2000 urtean. Baina 7 urte beranduago telesaila utzi zuen eta rapera dedikatzen hasi zen. Oso famatua egin zen mundu mailan, orain fama pixka bat galdu du.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Comeback season (2007)
- So far gone (2009)
- Thank Me Later (2010)
- Take Care (2011)
- Nothing Was the Same (2013)
- The Gift Without a Curse (2014)
- If You’re Reading This It’s Too Late (2015)
- Views (2016)
- More Life (2017)
- Scorpion (2018)
- Care Package (2019)
- Dark Lane Demo Tapes (2020)
- Certified Lover Boy (2021)
- Her Loss (2022)