Txikipedia:David Solans

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Solans

David Solans Cortes 1996ko abuztuaren 3an jaio zen Vilassar de Mar (Katalunia) izeneko herri batean. Zine eta telebistako aktorea da. Bere paperik garrantzitsuena Bruno Bergeron izan zen, Merli eta Sapere Aude izeneko telesaileko pertsonai ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hijo de Caín izeneko filmaren ondorioz egin zen ezaguna. Hurrengo urtetan, La caída de Apolo izeneko web seriean antzeztu zuen eta Dulce sabor del limón luzemetraian ere bai.

Telebistan egin zuen lehenengo agerpena Antena 3-eko Bajo sospecha seriean izan zen. Bertan, Oscar izeneko pertsonaia antzeztu zuen lehenengo denboraldi osoan.

2015ean Merlí telesaileko protagonista izan zen, Bruno Bergeron. Bere burua onartzea kostatzen zaion ikasle bat da eta aita, haren filosofiako irakaslea da. Katalunian arrakasta handia izan zuen telesail honek, eta honen ondorioz La Sextak gaztelerara itzultzea eta Espainia osoko telebistetan ematea erabaki zuen. 2016ean Merliko bigarren denboraldia estreinatu zen eta 2017an hirugarrena. Gainera, 2019an Saupere Aude, Merliren spin-off-a estreinatuko da Morvistar+-en. Honen protagonista Carlos Cuevasek antzeztuko du, Pol, Merliren ikasle kuttunena.

Azken lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016an Lo que escondían sus ojos mini telesaileko lau kapituluetan parte hartu zuen, non, Ramón Serrano-Suñer-Polo antzeztu zuen.
  • 2018an Playz-eko, El punto frio telesaileko koprotagonista izan zen.
  • 2019an Playz-en Boca Norte izeneko telesaila estreinatu zen, bertan, David Solansek, Dani izeneko mutil bat antzezten zuen, eta, urte berean, La caza de Monteperdido seriean atera zen, La 1-n.