Txikipedia:Aire Ahizpak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aire ahizpak kantatzen ari
Aire ahizpak kantatzen ari

Aire Ahizpak 1992an Urepelen (Nafarroa Beherea) sortu den musika talde bat da. Miren, Amaia eta Paxkalin Aire dira taldekideak. Urepeleko Aire eta Xendarin ahizpak, zeharkatu zuten Euskal Herria eta musika talde anitzen errepertorioa partekatu zuten. Biziki ederki egiten dute euskal testu ederren interpretazioa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Aire Ahizpak 1992an Urepelen (Nafarroa Beherea) sortu den musika talde bat da, Fernando Aire preseski Xalbadorren bilobek osatzen dute: Miren, Amaia eta Paxkalin Aire dira taldekideak.

Familian, kantuaren transmisioa egin da, eta naturalki, Amaia, Miren eta Paxkalin gaztetik kantuz ari dira. 1998an EHZ festibalaren himnoa bilakatu den "Arrosako Zolan" kantua grabatu zuten, Aitor Renteria "Txato" bertsolariak idatzi hitzekin.EHZrako abestiak grabatu zituzten Arrosako zolan. Txakun taldearekin, Santxo Azkarra lo dago kantua ere egin zuten. Niko Etxartekin ere aritu ziren grabatzen, baita Mikel Markezekin ere. Indar bat dabila diskorako grabatu zuten Konplize ditut.[2]

2014an, Josu Zabalak bultzaturik eta Zenbat Gara elkarteak babesturik, Bidexka lehen diskoa argitaratu zuten. Gaur egun, Miren Aire artzaina da Urepelen, eta Amaia eta Paxkalin irakasleak.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidexka CD-a sortu dute 2014an Erroa argitaletxearekin.

Disko horretan entzun ahal diren kantu ezagunenak dira:

  • Mendiaren deia
  • Arrosako zolan
  • Eia eia[3]

  Ondorioz erraiten ahal dugu , Urepeleko neskak EHZ festibalaren esker ezagutuak izan zirela, baita beste musikariekin kantatu edo kolaboratu dutela ere .Disko bat sortu dutela .Duela 32 urte kantuz ari direla eta segituko dutela kantuz hartzen .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aire Ahizpak. 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. (Frantsesez) «Aire Ahizpak kantuz : emankizun berezia - France Bleu» ici par France Bleu et France 3 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  3. «Bidexka» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).