Txikipedia:Ahuntz-sahats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahuntz sahats lorea.

Ahuntz sahatsa edo sahats hosto-beltza Salicaceae familiako zuhaitz hosto erorkorra da. Salix da bere izen generikoa eta hau, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik dator, zuhaitz honek gune hezeetan hazteko joera baitu.

Ahuntz sahatsaren hostoa.

Jatorria eta espezien kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan eta erdialdeko eta mendebaldeko Asian jatorria duen zuhaitza da, Salix generoa 450 espeziez osatutakoa da.

Ahuntz sahatsaren espezie hain zuzen Andaluziako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako eta Valentziako espezie mehatxatuen edo babestuen katalogoetan agertzen da.

Espezie hauek Ipar hemisferioan kokatzen dira, Europa eta Asiako zati handi batean. Klima hotz eta epeletan. Itsas mailatik 2100 metrora hazten da. Orokorrean, eremu irekietan eta baso hezeetako aurkitzen dugu, hala nola pagadietan, izeidietan, hariztietan, gaztainadietan, etab.

Zuhaitzaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzeera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitza 10 metroko altuerara iristen da baldintza onenetan eta hostoen luzeera 4-11 zentimetro luze eta 3-6 zentimetro zabal.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurra leuna da eta Europako sahatsen artean sendoena da. Erregai gisa erabiltzen da, bolboraren osagai gisa eta baita landare-ikatza lortzeko ere. Historian zehar, ahuntzen bazka gisa ere erabili izan da.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahuntz sahatsaren fruitua (kotoizko kapsula txikia).

Bere loreak ere oso leunak dira, 3-7 zentimetro inguruko luzerakoak eta udaberriaren hasieran sortzen dira, hosto berriak agertu baino lehen.

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiz, fruitua 5-10 milimetro luzeko kapsula txiki bat da, kotoizko hazi txiki asko dituena. Haziek lurzoru garbia behar dute ernatzeko.