Wikipedia, Entziklopedia askea

1905eko Errusiako Iraultza altxamendu jendetsua izan zen eta Errusia osoan zabaldu zen.

Zeinek egin zuen protesta?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak eta nekazariak (biztanleen %80a) ziren matxinatuak, bizi baldintzak hobetu eta parlamentuak botere gehiago izatea nahi zuten.

Nola antolau ziren?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean Nikolas II.a tsarrak, zuen botere osoa. Mugimendu desberdinak hasi ziren tsarraren aurka. Batetik, nekazaritzaren mugimendua, Kerenski zuten burua. Bestetik, parlamentu bat ezarri nahi zutenak.

Zergatik hasi zen Iraultza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak gerra bat galdu zuen Asian, Japoniarren aurka. Horrek miseria eraman zuen Errusiara. Errusia gero eta atzeratuago zegoen inguruko herrialdeen aldean. Gaizki gobernatzen zutela salatu eta bizi-baldintzak hobetzeko eskatu zuten.

Zer ondorio ekarri zituen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duma parlamentua

Iraultzaren ondorioz, parlamentuak (Duma) botere gehiago edukitzea lortu zuten manifestariek. Baina denbora gutxira, Tsarra berriro parlamentua kontutan izan gabe gobernatzen hasi zen.