Txantiloi:Gertaerak/12/28
- 1895 - Lumière anaiek (irudian) film baten lehen proiekzioa burutu zuten Parisen.
- 1908 - Italia: Lurrikara batek 80.000 hildako eragin zituen Sizilian.
- 1983 - GALek Mikel Goikoetxea Txapela tirokatu zuen Donibane Lohizunen. 1984ko urtarrilaren 1ean hil zen zaurien ondorioz Bordeleko ospitalean.
- 2014 - Indonesia AirAsiaren 8501 hegaldiko hegazkina Belitung uharteen inguruan erori eta bertan zioazen 162 bidaiariak, gehienak Indonesiarrak, hilik gertatu ziren.