Txantiloi:2015-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dublin hiriko aireko ikuspegia. Bertan, Liffey ibaia Dublingo badia eta Zelta itsasoan itsasoratzen ikusten da, baita Dublingo Iparraldea eta Dublingo Hegoaldea eremuak ere.

Dublin (irlanderaz, Baile Átha Cliath edo Duibhlinn) Irlandako Errepublikako hiriburua eta Irlandako hiri nagusia da, herrialdearen ekialdeko kostaldean kokatuta dagoena. Leinster probintzian dago, Dublingo konderrian.

2006.urtean 505.739 biztanle zituen hiriak, baina inguruko herriak kontutan hartuta biztanleria 1.045.769koa zen, eta Dublingo konderri osoan 1.186.821 biztanle bizi dira.