Kaixo, Euskarazko itzulpen on bat behar dut hitz honetarako tire d'érable. Astigar-tira ?
Topic on Wikipedia:Txokoa
Elhuyarren "heg." markagailua du "tira" hitzak. Bestalde, Euskaltzaindiaren hiztegian hitzak ez du adiera hori biltzen... "Astigar-zerrenda" edo "astigar-xingola" hobe?
Kaixo, Zorion. Ez dakit termino horren itzulpen egokirik, baina argi dut Acer saccharum zuhaitzaren euskal izen egokiena azukre-astigar dela.
Ikus azukre-kanabera terminoaren fitxa, Euskaltermen:
- eu azukre-kanabera
- es caña de azúcar
- fr canne à sucre
- en sugar cane
- la Saccharum officinarum L.
- [Hiztegi terminologikoa] [2011]
Eta ikus zeinen antzekoak diren Acer saccharum zuhaitzaren izenak, zuhaitz hori bertakoa duten herrialdeetako bi europar hizkuntza nagusietan:
- fr érable à sucre
- en sugar maple