The Lives of a Bengal Lancer (filma)
The Lives of a Bengal Lancer (euskaraz: "Bengalako lantzari baten bizitzak") abenturazko filma da, Henry Hathaway estatubatuar zinemagileak 1935ean zuzendutakoa. Francis Yeats-Brownek 1930ean argitaratutako autobiografian oinarriturik dago. Gary Cooper, Franchot Tone, Richard Cromwell eta Guy Standing izan ziren aktore nagusiak.
Zuzendari laguntzaile onenaren Oscar saria irabazi (Clem Beauchamp eta Paul Wing), eta sei izendapen jaso zituen: film onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena (Hans Dreier eta Roland Anderson), auzendari onenarena (Henry Hathaway), muntatze onenarena (Ellsworth Hoagland), soinu onenarena (Franklin B. Hansen) eta egokitutako gidoi onenarena (William Slavens McNutt, Grover Jones, Waldemar Young, John L. Balderston eta Achmed Abdullah).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Britainiar Raja, Indiako ipar-mendebaldeko mugan, Britainiar Armadako 41. Bengalako Erregimendua Mohammed Khan (Douglass Dumbrille) buruzagiaren tribuen aurka borrokatzen ari da. Erregimendu horretako soldaduen artean Alan McGregor (Gary Cooper) eskoziar-kanadar tenientea, John Forsythe (Franchot Tone) tenientea eta Donald Stone (Richard Cromwell) tenientea daude.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gary Cooper: Alan McGregor tenientea
- Franchot Tone: Forsythe tenientea
- Richard Cromwell: Donald Stone tenientea
- Guy Standing: Tom Stone kolonela
- C. Aubrey Smith: Hamilton maiorra
- Kathleen Burke: Tania Volkanskaya
- Douglass Dumbrille: Mohammed Khan
- Monte Blue: Hamzulla Khan
- Colin Tapley: Tapleytenientea
- Akim Tamiroff: Otamanu, Gopalgo emirra
- J. Carrol Naish: Bisir Handia
- Noble Johnson: Ram Singh
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1935eko filmak
- Henry Hathawayk zuzendutako filmak
- John L. Balderstonek idatzitako filmak
- Gary Cooperrek antzeztutako filmak
- Franchot Tonek antzeztutako filmak
- Richard Cromwellek antzeztutako filmak
- C. Aubrey Smithek antzeztutako filmak
- Akim Tamiroffek antzeztutako filmak
- J. Carrol Naishek antzeztutako filmak
- Claude Kingek antzeztutako filmak
- Kathleen Burkek antzeztutako filmak
- Leonid Kinskeyk antzeztutako filmak
- Noble Johnsonek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- 1930eko hamarkadako abentura filmak
- Epika filmak
- Drama filmak
- Indian girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak