The Angels' Share
The Angels' Share (euskaraz Aingeruen Zatia) Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren 2012ko filma bat da. 2012ko maiatzaren 22a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Filma honetako berezitasun aipagarria eskozieraz mintzatzen direla da.
Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmaren izenburuak Eskozia eta Irlandan whiskiren destilazioa burutzen den unean lehenbiziko tanta ez edatearen antzinako ohituran datza, mitologia edo sineskeren arabera tanta hau aingeru edo iratxoentzat uzten baita, Aingeruen partea deitzen zaiolarik. Orain dela gutxi, ikertzaileek ohitura honek nolabaiteko logika bat baduela topatu zuten, Whiskey destilatzeko unean ateratze den lehenbiziko tanta hau maiz toxikoa baita.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskoziako Glasgow hirian girotua dago. Hiri honetako auzo txiroetan eta kale borroketan haurra zenetik hezi izan den Robbie (Paul Brannigan) gazteak bere bizitzari amaiera hurbil eta bortitz bat izateko kinka larrian dagoenean, epaile batek gizarte lanetan 300 ordu sartzearen truk berriz ere espetxean sartzea eragotziko dio.
Lan hauetan erdipurdiko pertsonaia arazotsuekin eta lapurrekin parez-pare jardun beharko du, baina bere bizitzan lehenbiziko aldiz adiskidetasun zintzoa ezeren truk eskainiko dion pertsona ere topatuko du: Harry (John Henshaw).
Aita izan berria den Robbiek bizimodu latz horretan jarraitu ezkero badaki bere semeaz gozatzeko aukera gutxi izango dituela, hortaz bere etorkizuna birplanteatu eta bide zuzenera itzultzeaz gogoeta egingo du. Honela, pixkanaka Whiskyaren dastaketa lehiaketa profesionalaren munduan buru belarri murgilduko da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Paul Brannigan: Robbie
- John Henshaw: Harry
- Gary Maitland: Albert
- Jasmin Riggins: Mo
- William Ruane: Rhino
- Roger Allam: Thaddeus
- David Goodall: Dobie
- Siobhan Reilly: Leonie
- Roderick Cowie: Anthony
- Scott Kyle: Clancy
- Alison McGinnes: Anthonyren ama
- Paul Birchard: estatubatuar eskaintzailea
- Ford Kiernan: tren geltokiko iragarlea
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012ko filmak
- Ken Loachek zuzendutako filmak
- Paul Lavertyk idatzitako filmak
- Paul Birchardek antzeztutako filmak
- John Henshawek antzeztutako filmak
- William Ruanek antzeztutako filmak
- Pascal Caucheteuxek ekoitzitako filmak
- Rebecca O'Brienek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ingelesezko filmak
- Glasgowen girotutako filmak
- Edinburghen girotutako filmak