San Pedro eliza (Zilegieta)
San Pedro eliza | |
---|---|
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Ibargoiti |
Koordenatuak | 42°40′41″N 1°24′31″W / 42.67807074°N 1.40862283°W |
San Pedro eliza Ibargoiti ibarreko Zilegieta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Aragoiko Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hondakin erromanikoak kontserbatzen dira, baina badirudi eraikinaren nukleoa XVII. mendean Joanes Aierra eta Martin Sarasti harginek egindako obrei dagokiela. Andre Mariaren irudia du, eta ezin hobeto dator bat aztarna arkitektoniko zaharrenekin; tailu erromanikoa da, XII. mende aurreratuari dagokiona seguruenik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZILEGIETA. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).