San Bizente eliza (Larunbe)
San Bizente eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Itza |
Koordenatuak | 42°54′31″N 1°46′02″W / 42.9085°N 1.7673°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa Romano-Gothic (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008291 |
San Bizente eliza Nafarroa Garaiko eraikin erlijiosoa da, Larunbe herrian dagoena. Itza udalerrian, Gulibarren, Iruñetik 20 kilometro mendebaldera. XIII. mendeko eliza gotikoa da, eskultura erromanikoak dituena[1]. Kultura ondasun izendaturik dago.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIII. mendeko eliza da, harlanduz egindakoa. Atari gotikoa da, eta arku zorrotzak ditu hormabularren artean. Haietako bat sarbidea da, eta gainontzekoak maineldun leihoak dira; mainel bakoitzaren gainean lau lobuludun erroseta bat dago. Fatxadaren goialdean kanpoaldeko hormabularrak eta teilatu hegalaren azpian hagaburu leunak ageri dira. Kanpandorre laukizuzena du, goialdean bi bao dituena.[2]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Guía de la iglesia de San Vicente de Larumbe (Navarra). arteguias.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
- ↑ Cultura finaliza las obras de restauración de la fachada y la torre de iglesia de San Vicente de Larumbe. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |