Rovaniemiko guduaLaponiako Gerran suntsiketa handienak sortu zituen gudua izan zen. Alemaniaren eta Finlandiaren aurkako borrokak Rovaniemi, Laponiako hiriburuaren suntsiketa ekarri zuen. Izan ere, Tornioko guduaren ondoren, alemaniarrek, mendeku goseak itsuturik, eskura zuten lehen hiria erre eta suntsitu zuten.
Jarraipenaren Gerra1941. urtean hasi zenean, Finlandiako Gobernuak alemaniar soldaduei herrialdean sartzen utzi zien, Laponiako mugak defenda zezaten. Hasieratik, alemaniarren nahia zen Finlandia bereganatzea; baina finlandiarrak, konturatu zirenean, hori ekiditen saiatu ziren. Alemaniarrek Rovaniemi herrian zeukaten gotorleku garrantzitsuena, eta hura erasotzera joan ziren orduan finlandiarrak 1944kourriaren 10ean.
Gainera, Finlandiak bake-akordioa sinatu zuenean Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin (SESB), alemaniar soldaduak (200.000 gizon) oraindik herrialdean zeuden, eta SESBek, bake-akordioan, horiek herrialdetik irteteko eskatu zien.
Ondorioz, gerrako alde bietako inork ez zuen irabazi; Rovaniemi herria izan zen galtzaile.