Pako Aristi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pako Aristi

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaUrrestilla1963ko irailaren 17a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria, iritzi-kazetaria eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
antzerkia
Haur eta gazte literatura
olerkigintza
saiakera
Iritzi artikulua

Inguma: pako-aristi-urtuzaga Literaturaren Zubitegia: 13

Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen. Komunikabideetan kolaboratzen du iritzi artikuluak, elkarrizketak eta erreportaiak idatziz hainbat egunkaritan:[2] La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EiTBko gidoilaria ere izan da.[3] Urrestillako elizako organo-jotzailea izan da eta beste instrumentu batzuk menderatzen ditu, horien artean gaita, Galizian egindako egonaldi ugarien ondorioz.[1]

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, literaturatik eta prentsako noizbehinkako kolaborazioetatik bizitzea erabaki zuen.1985ean bere lehen bi liburuak argitaratu zituen, oihartzun eta onarpen handia izan zutenak: alde batetik, bere lehen eleberria, Kcappo. Tempo di tremolo (Erein),[4] eta bestetik Euskal kantagintza berria (Erein) 1961etik 1985era bitarteko euskal kantagintzari buruzkoa, non lehen aldiz Ez Dok Amairu taldearen hausturaren xehetasunak ematen ziren. Kcappo trilogia baten lehen eleberria izan zen, Irene, tempo di adagio (Erein, 1987) eta Krisalida (Erein, 1990) lanekin osatu zena.[1]

Poesiari dagokionez, Aristik Iraileko ipuin eta poemak (Elkar, 1989) argitaratu zuen lehenik, eta Castletown (Erein, 1996) eta Oherako hitzak (Erein, 1998) izan ziren haren oinordekoak.[5]

1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen kazetaritza arloan egindako lanagatik.[2]

1998an, Urregilearen orduak eleberriagatik (Las buenas palabras gaztelaniazko bertsioan), Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak urtero ematen duen Kritikaren Saria jaso zuen.[6]

1999an, Aristik Tribuaren hitz galduak ikuskizuna eskaini zuen herri askotan, Mikel Markez musikariarekin batera. Lan honen emaitza disko moduan argitaratu zen. Hurrengo urtean, Venezuelako lurretan Markez abeslariarekin batera egindako bidaia baten kronika argitaratu zuen, Venezuela, iraultza isilaren hitzak (Txalaparta) izenburuarekin. 2000. urtean ere, Nire Uztapide argitaratu zuen, Uztapide bertsolariaren biografia heterodoxoa, bertsolariak bere autobiografian isilarazi zuena erakutsi nahi zuena.[1]

Aristik haurrei eta gazteei zuzendutako literatura ere landu du. Matinellok ez du kukurik entzuten (Erein, 1985), Zazpi pirata baltsa batean (Erein, 1988), Azken lamiaren bila (Erein, 1991), Benetako lagunen aterbea (Ibaizabal, 1998) eta Nemesioren itzala (Elkar, 2005) besteak beste.[5]

Irakurleen erantzun onaren adierazgarri, saiakera-esparruan kokatu izan den Gauza txikien liburua (Erein, 2004) izenburuko lanak Beterriko Liburua saria jaso zuen.[2][7]

2008an Euskaltzaindiaren eta BBKren antolaturiko Toribio Altzaga Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal kantagintza berria (1985, Erein)
  • Venezuela, iraultza isilaren hitzak (2000, Txalaparta)
  • Bokadillo baten truke. Antzerki amateurra Azpeitian (2004, Azpeitiko Udala)
  • Irunberri, 1990: Arroilaren negarra (2023, Erein)

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gelatxo, soinuaren bidaia luzea (2001, Euskal Herriko Trikitrixa Elkartea)
  • Mikel Garmendia (2001, Azpeitiko Udala)
  • Kontxu Odriozola, antzerkia bizitzaren edergarri (2002, Uztarria)
  • Ignazio Loiolakoa: aingeruen gerlaria (2011, Elkar)
  • Jose Maria Iparragirre: haizearen semea (2011, Elkar)
  • Plazer bat izan duk, Benito! (2012, Elkar)

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bezperan entregatu nituenak (1989, Elkar)
  • Udan lan egiten zuen gizona (2007, Erein)

Narrazioa - poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iraileko ipuin eta poemak (1989, Elkar)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Josu Dukatiren proposamena (2009, Euskaltzaindia / BBK)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Pako Aristi