Oreina bilakatu neska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oreina bilakatu neska
Ahozko euskal literatura eta Euskal Herriko mitologia
Datu biografikoak

Oreina bilakatu neska edo Ura isuririk ahozko euskal literaturako erromantze ezaguna da, orein batean eraldatzen den neska baten ingurukoa, paraleloak dituena Europako beste ipuin tradizioetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII eta XIX mende artean sortua izan bide zen Nafarroa Beherean[1], baina Europa guztian zabaldurik dagoen kondaira baten euskarazko aldaera dela esan daiteke. XIX mendean oso ezaguna zen La blanche biche (orein zuria) balada frantsesarekin antzekotasun handiak ditu. Eskandinaviar kulturako Den fortrollade lungfrau (neskatxa sorgindua) eta Eskoziako Leesome Brand (neskatxa sorgindua) baladekin ere badu loturarik[2]. Jon Juaristiren iritziz Danimarkan ditu sustraiak ipuinak, eta bertatik Europako beste toki batzuetara zabaldu zela, adibidez Eskoziara eta Frantziara.[3]

XVII. mendetik XIX. mendera bitartean, ahozko literaturatik literatura idatzira ere heldu zen, Frantzian Marie Catherine Le Jumel de Berneville, Aulnoyko kondesaren maitagarri ipuinetara zehazki, eta, hortik, Espainiako literaturara, Gustavo Adolfo BecquerrenLa corza blanca” leiendara, hain juxtu.[4]

La blanche biche bertsio frantsesa ipuin literario bihurturik, Aulnoyko kondesaren ipuin bilduma ilustratuan.

Pierre Lafittek argitaratu zuen lehen aldiz 1965 urteko Gure Herria aldizkarian Oreina bilakatu neska izenarekin[2], ez da ordea ezagutzen norengandik bildu zuen abestia. 1978 urtean Haizea taldeak Ura ixuririk izenarekin[5] ezagutarazi zuen. Jean Mixel Bedaxagarrek eta Benito Lertxundik ere abesten dute[6].

XXI. mendean, Mariasun Landa idazleak horren bertsio egokitua, haur eta gaztetxoei zuzendutako Azken balada liburuan argitaratu zuen.[7]. 2022an, istorioan oinarritutako Maddiren Trajeria izeneko pastorala egin zen Zugarramurdin eta beste herri batzuetan, Gerardo Mungiak idatzia.[4]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Baladaren protagonista Maddi neska-oreina da. Pazkoako gau magikoan ur errito bat egin du, eta gaitasuna eskuratu du gauez emakumea eta egunez oreina izateko. Tamalez, neba ehiztari amorratua du Maddik, eta hark, amaren abisuari sinesgogor, zakurrekin ehizatuko du oreina.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura ixuririk sorginen bidean
dohaina bildu dut Bazko Arratsean.

Gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina,
etxeko zakurrek xerkatzen nutena

Jakes, nun'tuk horak? Eztiak senditzen
Oihanpean kurri, oreina xerkatzen

Jakes dei'zakurrak, salba zak arreba!
Ama, nola sinets Mayi daitekela

Jakes zakurreri hasi da xistuka.
Oreina hil dute kolpez ausikika.

Jakesek kanitaz eman du pusketan,
Aseko ahal da Mayi gurekilan.

Afal, afal, Jakes!. Ni nuk hor lehena
Ene haragiaz betherik dupina!

Ama, sala zolan, nigarra begian
puñala sartu du bere bihotzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (2013-03-17). «La balada vasca de la muchacha ciervo» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 21 (3): 917–926. ISSN 0582-6152. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  2. a b «La balada vasca de la muchacha ciervo - Jon Juaristi» www.jasarasketa.com.
  3. (Gaztelaniaz) Juaristi, Jon. (1987-04-02). «La balada vasca de la muchacha ciervo» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 21 (3): 917–926.  doi:10.1387/asju.7941. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  4. a b Morales, Ana. (2024-04-25). «Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)» Xerezaderen Artxiboa (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  5. Fusioon82. (2016-02-21). Haizea - Ura Ixuririk. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  6. Ura isuririk. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  7. Amalur Artola.-Ahozko literaturako azken balada gaur egunera ekarri du Mariasun Landak, 2016-04-21ean Naiz webgunean, [1], kontsulta data 2019-06-09an

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]