Diskak 17 kantu biltzen ditu. Horietako hiru zenbait ekimen babesteko sortuak izan ziren: «Sortzen», propio GaztEHerria mugimendurako egina, Kilometroak egunerako «Hona bostekoa» kantua eta Donostiako Piraten «Revolutions piratak».[1] Gainerakoan, bidaiaren ideia etengabekoa darabil. Euskara ardatz badu ere, makina bat hizkuntzari egiten dio bidea, taldeak izan dituen laguntzaileak ere ugariak izan baitira. Ahotsetan, adibidez, Anartz, Gorka Urbizu (BTX), Bad Sound System eta umeei dagokionez, Nora Fraile, Xabier Goia, Julen Urtizberea eta Amaia Cuestak parte hartu dute, Euskal Herrikoak bertakoak, eta Cinderella (Jamaika), Flavio eta Rude (Italia), Mel (Kuba), Joni el Bola (Bolivia), Yage (Japonia), Ousmane (Senegal) eta Maroun Adolph & Charles Makriss (Beirut), atzerrikoen artean. Musika tresnetan ere, beste horrenbeste lagunek parte hartu du gainera.