Naomi Polani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naomi Polani

Bizitza
JaiotzaTel Aviv1927ko abuztuaren 4a
Herrialdea Israel
HeriotzaKinneret2024ko apirilaren 15a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, disko-ekoizlea, antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2343422 Spotify: 2aOv9OYrCmWHKHRlOPYO3G Musicbrainz: 95209a02-bedd-457f-b868-4d3f69e5c892 Edit the value on Wikidata

Naomi Polani (hebreeraz: נעמי פולני‎; Tel Aviv, 1927ko abuztuaren 4a – Moshavat Kinneret, 2024ko apirilaren 15a) israeldar musika zuzendari, antzerki zuzendari, abeslari, ekoizle, aktore eta dantzaria izan zen[1][2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an HaTarnegolim musika taldea sortu zuen. Taldeko lehen kideak Yehoram Gaon eta HaGashash HaHiver ziren[1][3]. The Jerusalem Post egunkariak «Israelgo pop musikari inoiz gertatu zaion gauza zirraragarrienetako bat» bezala aipatu zuen. 2011n, taldeko kide berriekin lan egin zuen[4].

Lior Yenai abeslari eta aktorearekin ezkondu zen, baina 1970eko hamarkadan dibortziatu ziren. Bi seme-alaba izan zituen: Yotam Yenai (1964) aktore eta abeslaria, HaTarnegolim taldearekin aritu dena eta Haifako antzokian lan egin duena, eta Iya erizaina (1968).

Moshavat Kinnereten bizi izan zen 1980ko hamarkadatik. 2024ko apirilaren 15ean hil zen, 96 urte zituela[5].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001: Moshe Halevi Antzerki Arteen Saria
  • 2007: Akum saria[6]
  • 2007: Bar-Ilan Unibertsitatearen ohorezko saria (hebreerazko abestiei egindako ekarpenagatik)[7]
  • 2018: Reuven Rivlin presidentearen sari berezia[8]
  • 2019: 5779ko Israelgo Saria antzerki eta dantza arloan[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Regev, Motti; Seroussi, Edwin. (2004). Popular Music and National Culture in Israel. , 110-111 or. ISBN 9780520936881. (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  2. (Ingelesez) Domínguez, Virginia R. (1989). People as subject, people as object : selfhood and peoplehood in contemporary Israel. University of Wisconsin Press, 198 or. (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  3. (Ingelesez) Rubin, Don. (1994). The World Encyclopedia of Contemporary Theatre: Europe. ISBN 9780415251570..
  4. (Ingelesez) Eppstein, Ury; Ajzenstadt, Michael. «These chicks have got to grow» The Jerusalem Post 1999-06-13 (Noiz kontsultatua: 2011-07-31).
  5. (Hebreeraz) «במאית הלהקות הצבאיות נעמי פולני הלכה לעולמה בגיל 96» Inn.co.il 2024-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  6. (Hebreeraz) «המפעל של פולני» YNet 2007-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  7. (Hebreeraz) «האם אמרו לך פעם?» YNet 2007-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  8. (Hebreeraz) «"תודה, חביבי!": נעמי פולני תקבל פרס הוקרה מנשיא המדינה» E.walla.co.il 2018-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  9. (Hebreeraz) «פרס ישראל לתיאטרון יוענק השנה לנעמי פולני» Haaretz 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]