Melitha Sidabutar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melitha Sidabutar
Bizitza
JaiotzaBalige (en) Itzuli2001eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Indonesia
HeriotzaBekasi2024ko apirilaren 8a (23 urte)
Hobiratze lekuaSan Diego Hills (en) Itzuli
Heriotza modua: kardiomegalia
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria

Melitha Patricia Sidabutar (Balige, 2001eko urtarrilaren 8aBekasi, 2024ko apirilaren 8a) indonesiar abeslaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elitha Purnama Martaida Siahaan eta Mounstar Sidabutarren alaba, 2001eko urtarrilaren 8an jaio zen Indonesiako Balige herrian[1][2][3]. Melisha Sidabutar ahizpa bikia eta Ronald Sidabutar neba zituen[3].

2014an abeslari gisa hasi zuen ibilbidea eta urte berean ospea lortu zuen Indonesian Idol telebista saioko 8. denboraldian parte hartu ondoren. Idol Junior saioan ere parte hartu zuen[3].

2020an, Idol Junior eta Indonesian Idol saioetan parte hartu zuen ahizparekin batera[1][3]. Melithak urrezko txartela irabazi zuen, eta bere bikia kanporatu zuten[4]. Urte hartako abenduaren 8an, Melisha hil zen bihotz-gutxiegitasunagatik[1][4]. Sidabutar hirugarren entzunaldian kanporatu zuten, eta abeslari espiritual gisa jarraitu zuen ibilbide profesionala[3]. Impact Music Indonesia diskoetxearekin kontratua sinatu eta Penolong Yang Setia singlea grabatu zuen[1][3]. YouTuben ere abestu zuen eta Selalu Ada Untukku eta Tuhan Tahu singleak kaleratu zituen, kritikarien onespena lortu zutenak[1][3]. Guztira 20 abesti baino gehiago kaleratu zituen[1].

2023an, Anugerah saria irabasti zuen kristau abesti espiritual onenaren kategorian Mengucap Syukur singleagatik[1].

2024ko martxoan Melitha Sidabutar eta Veren abeslariek Kisah Indah singlea grabatu zuten[1].

2024ko apirilaren 8an hil zen bihotz-gutxiegitasunagatik Bekasi hiriko Eka ospitalean, 23 urte zituela[1][3][5][6]. Apirilaren 11n lurperatu zuten San Diego Hills hilerrian, ahizparen ondoan[7][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i (Ingelesez) «Melitha Sidabutar, Penyanyi Lagu Rohani Pemenang Piala AMI 2023» CNN 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. (Indonesieraz) Lova, Cynthia; Kistyarini. «Ibadah Pelepasan Jenazah Melitha Sidabutar Berlangsung Haru» Kompas.com 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. a b c d e f g h (Indonesieraz) Putri, Natasa Kumalasah. «Meninggal Dunia, Berikut Profilnya» Liputan6 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. a b (Indonesieraz) Puspapertiwi, Erwina Rachmi; Nugroho, Rizal Setyo. «Sosok Melitha dan Melisha Sidabutar, Penyanyi Kembar yang Tanggal Lahir-Meninggal Sama» Kompas.com 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  5. (Indonesieraz) «Penyanyi Melitha Sidabutar Meninggal Dunia» CNN Indonesia 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  6. (Indonesieraz) Jauhar, M. Altaf. «Melitha Sidabutar Meninggal Dunia, Produser Sebut Mendiang Terlihat Lesu Belakangan Ini» Liputan6 2024-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  7. (Indonesieraz) «Melitha Sidabutar Dimakamkan Bersama Melisha Kembarannya» CNN Indonesia 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  8. (Indonesieraz) Lova, Cynthia; Kistyarini. «Isak Tangis Iringi Pemakaman Melisha dan Melitha Sidabutar» Kompas.com 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]