Marina Geli
Marina Geli Fàbrega (San Gregorio, Girona, Katalunia, 1958ko irailaren 12a) gironar medikua eta politikaria da, Kataluniako Sozialisten Alderdiarena (PSC) izan zena eta bere ibilbide politikoa oso-osorik Katalunian eman zuena. Kataluniako Generalitateko Osasun sailburua izan zen 2003tik 2010era,[1] Pasqual Maragallen eta José Montillaren gobernuan.[2] Carla Nieto aktorearen ama da.[3]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntzako lizentziaduna eta barne-medikuntzako espezialista da, eta Gironako Medikuen Elkargo Ofizialeko kide ere bada.
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mediku[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gironako Josep Trueta ospitale entzutetsuan (1981-1989) mediku laguntzaile gisa lan egin ostean, gaixotasun infekziosoetan espezializatzea lortu zuen, hala nola hiesean, prebentzio komunitarioan eta baita urritze psikikoan ere. Joan Riu–San Gregorio Partzuergoa (1981-1990), Asociación Pro Personas con Disminución (1990-1995) eta Gironako (1991-1995) Hiesaren aurkako elkarte komunitariokoa izan zen.
Politikari[aldatu | aldatu iturburu kodea]
PSCko militantea da 1996tik. Sant Gregoriko Udaleko zinegotzi gisa (1984 eta 1992) hasi zen politikan. PSCren hegal katalanistaren zatitzat hartzen da.[4] Kataluniako Parlamentuko diputatua (1995-1999) izan zen. 2000tik 2008ra, Gironako PSC federazioko lehen idazkaria izan zen. 2008an, Gironako eskualdeetako PSCren lehendakaritza hartu zuen, ordura arte Joaquim Nadal presidentea izan zena ordezkatuz, lehen idazkaritzaren ardura hartu baitzuen.
2010eko ekainean, irain larriak izan zituen Intereconomía TV El gato al agua saioan. Solaskide batek, Eduardo García Serranok, "guarra", "puerca" eta "zorra" deitu zion, Gelik zuzentzen zuen Sailaren sexu-hezkuntzako kanpaina aztertzean.[5] Egun batzuk geroago, eta sailburuak zigorren bidez ekintzak hasiko zituela jakinarazi ondoren, García Serranok publikoki eskatu zuen barkamena, esandako irainak zirela-eta, atzera eginez. Hala ere, azkenean, Madrileko 20. zigor-epaitegiak zigortu egin zuen —telebista katea ere bai— Marina Geliri 21 000 eurotik gorako kalte-ordaina ematera, publizitateko irain larriak egiteagatik.[6][7]
2014ko azarotik, Marina Geli ez da PSCko kide, militantzia utzita. Orduan MÉS (Moviment d'Esquerres) sortu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Katalanez) «Marina Geli: El sistema sanitari i les desigualtats socials» RTVE.es 2024-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2017-11-17). «Marina Geli en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ La hija de la consellera catalana Marina Geli posa semidesnuda para la revista Man
- ↑ Geli reconoce que el PSC se está “refundando”, La Voz de Barcelona, 3 de diciembre de 2010.
- ↑ Público «Un tertuliano de Intereconomía llama "zorra" a la consellera de Sanidad catalana» Consultado el 19 de junio de 2010
- ↑ Público «"Necesito que me perdone para volver a sentirme limpio"» Consultado el 19 de junio de 2010
- ↑ Público «"Condenan a Intereconomía y a García Serrano por llamar "guarra" y "puerca" a la exconsellera Geli"» Consultado el 8 de enero de 2014
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gironarrak
- Emakume medikuak
- Kataluniako medikuak
- Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko IX. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko VI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko V. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniar independentistak
- Kataluniako Parlamentuko VIII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Generalitateko kontseilariak
- PSCko politikariak
- Emakume politikariak
- Kataluniako politikariak