Maria Amolategi
Maria Amolategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta telebista aurkezlea |
Maria Amolategi Azkarate (Beasain, Gipuzkoa, 1987) abeslaria eta telebista aurkezlea da.
Beasaingo musika eskolaren bueltan sortutako Sugan taldeko abeslaria izan zen. Besteak beste, ETB 1eko Pilotari telesailerako sarrerako abestia egin zuen taldeak.
La Voz Telecinco kateko talent show saioan parte hartu zuen lehiakide modura.
ETBko hainbat saiotan parte hartu du, Stars Izarrak kalean lehiaketako aurkezle izan zen, Bago!az talent show-an couch lanak egin zituen eta Zuek Hor saioan ere partaide izan zen.
Gaur egun Matilda izeneko musika proiektuan parte hartzen du Victor Sanchez Suganeko kide ohiarekin batera.