Maiatzaren 23
Maiatzaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 144garrena bisurteetan. 222 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1975 – Guardia Zibilek Koldo Arriola hil zuten Ondarroan.
- 1978 – ETAk Jose Martin Merquilanz Trincado taxi gidaria hil zuen Oiartzunen.
- 1980 – Gasteiz, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu aukeratu zuten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1533 – Ingalaterrako Henrike VIII.a eta Aragoiko Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzat eman zuten.
- 1568 – Herbehereak Espainiatik independizatu ziren.
- 1813 – Euskal jatorriko Hego Amerikaren independentziaren bultzatzaile Simon Bolibar Meridan sartu zen, eta Askatzailea titulua eman zioten.
- 1844 – Bab Persiar profetak bere errebelazioa iragarri zuen, Bahaismoa sortuz.
- 1915 – Italiak gerra deklaratu zion Austriari.
- 1967 – Egiptok Tirango itsasartea itxi eta Eilateko portua blokeatu zuen, Aqabako golkoa guztiz itxiz. Honek Israelekin egindako Sei Eguneko Gerraren hasiera markatu zuen.
- 1998 – Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako hautesleek baiezkoa eman zioten Ostiral Santuko Akordioari.
- 2004 – Parisko Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
- 2008 –
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1929 – The Karnival Kid estreinatu zuten, Mickey Mouseren lehen marrazki bizidun hiztunak.
- 1973 – Pat Garrett and Billy the Kid ("Pat Garrett eta Billy Haurra") filma estreinatu zen, Sam Peckinpahek zuzendu eta James Coburn, Kris Kristofferson eta Bob Dylan aktoreek antzeztu zuten.
- 1974 – Thunderbolt and Lightfoot ("Thunderbolt eta Lightfoot") filma estreinatu zen, Michael Ciminok zuzendu eta Clint Eastwood, Jeff Bridges eta George Kennedy aktoreek antzeztu zuten.
- 1984 – Indiana Jones and the Temple of Doom ("Indiana Jones eta Templu Madarikatua") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Harrison Ford aktoreak antzeztu zuelarik.
- 1986 – Cobra filma estreinatu zen, George P. Cosmatosek zuzendu eta Sylvester Stallone, Brigitte Nielsen, Reni Santoni, Andrew Robinson, Brian Thompson, Art LaFleur eta Lee Garlington aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1844 – Lehenengo Morse kodezko mezua:What hath God wrought.
- 1958 – Explorer Ik emititzeari utzi zion.
- 1995 – Sun Microsystemsek Java hizkuntza garatu zuen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 – Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra Annapurna zortzimilakoan hil zen bost egun gaixorik eman eta gero.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2001 – Bayern Munich futbol taldeak Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1639 – Fernando Barrenetxea, Bilboko alkatea eta ezagutzen den Bizkaiko lehen Ahaldun nagusia.
- 1892 – Rafael Moreno, Pichichi, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1922).
- 1917 – Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (h. 2008).
- 1930 –
- Dionisio Amundarain, gipuzkoar itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiza eta beneditarra.
- Ramon Latasa, nafar aizkolaria, historiako aizkolari hoberenetakoa (h. 1991).
- 1932 – Jose Maria Etxebarria Artetxe, Villagodioko markesa, bizkaitar abokatu eta ekonomialaria (h. 2021).
- 1934 – Ander Manterola Aldekoa, bizkaitar etnografoa, antropologoa eta ohorezko euskaltzaina.
- 1936 – Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (h. 2015).
- 1937 – Xabier Elosegi, gipuzkoar idazle eta historialaria.
- 1940 – Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (h. 2006).
- 1941 – Teresa Ahedo, bizkaitar margolaria.
- 1947 –
- Carmelo Angulo, bizkaitar diplomazialaria (h. 2022).
- Anuntxi Arana, arabar antropologoa eta irakaslea.
- 1949 – Isabel Celaá, PSE-EEko bizkaitar politikaria, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu ohia.
- 1952 – Dominique Burukoa, lapurtar zuzendari artistiko eta musikagilea.
- 1957 – Gibus de Soultrait, lapurtar kazetaria, Surf Session aldizkariaren sortzailea.
- 1965 – Antton Morcillo, gipuzkoar politikaria, HASI eta Herri Batasunako kidea.
- 1970 – Mikel Unzurrunzaga, Dj Makala, gipuzkoar DJ, musikagile eta Gaztea irratiko esataria.
- 1972 – Marina Arruti, gipuzkoar golflaria.
- 1973 – Asier Iriondo, gipuzkoar bertsolaria.
- 1977 – Dorleta Urretabizkaia, gipuzkoar aktore eta eleberrigilea.
- 1980 – Miren Ibarguren, gipuzkoar aktorea.
- 1981 –
- Josu Agirre, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Erika Lagoma, nafar bertsolaria eta feminista.
- 1983 – Yannick Vergara, bizkaitar aktorea.
- 1984 – Ainara Otxotorena, gipuzkoar irakaslea eta politikaria, Mañariko alkatea.
- 1988 –
- Xabier Benito, bizkaitar aktibista eta politikaria.
- Ioar Oteiza, nafar dibulgatzailea, Durangoko Azokako komunikazio arduraduna.
- 1993 – Guillermo Fernández, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Mikel Goti, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1052 – Filipe I.a Frantziakoa, Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea (h. 1108).
- 1624 – Nicodemus Tessin Gaztea, suediar arkitektoa (h. 1728).
- 1707 – Lineo, suediar zientzialari eta naturalista.
- 1729 – Giuseppe Parini, italiar poeta (h. 1799).
- 1734 – Franz Anton Mesmer, alemaniar sendagilea (h. 1815).
- 1779 – Rita Pérez de Moreno, Mexikoko Independentzia Gerran matxinatu zen militante mexikarra (h. 1861).
- 1790 –
- James Pradier, frantziar eskultorea (h. 1852).
- Jules Dumont d'Urville, frantziar itsasgizona (h. 1842).
- 1795 – Charles Barry, ingeles arkitektoa (h. 1860).
- 1810 – Margaret Fuller, estatubatuar kazetari, kritikari eta emakumeen eskubideen defendatzailea (h. 1850).
- 1811 – José Salamanca, espainiar negozio gizon, politikari eta noblea (h. 1893).
- 1842 – Maria Konopnicka, poloniar poeta, eleberrigile, haur literaturako idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 1910).
- 1844 –
- `Abdu'l-Bahá, Bahá'u'lláh-ren seme zaharrena eta Bahá'í Fedearen burua (h. 1921).
- Alfred Espinas, frantziar soziologoa (h. 1922).
- 1846 – Ernest Monis, Frantziako lehen ministroa (h. 1929).
- 1848 – Otto Lilienthal, alemaniar ingeniaria (h. 1896).
- 1851 – Luis Ricardo Falero, andaluziar margolaria (h. 1896).
- 1879 – Sofia Quintino, portugaldar medikua, emakumeen eskubideen defendatzailea eta ekintzaile errepublikano eta bakezalea (h. 1964).
- 1883 – Douglas Fairbanks, estatubatuar aktorea (h. 1939).
- 1884 – Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (h. 1965).
- 1891 – Par Lagerkvist, suediar idazlea, 1951ko Literaturako Nobel Saria (h. 1974).
- 1893 – Ulysses S. Grant IV, amerikar geologo eta paleontologoa.
- 1900 – Hans Frank, militar eta abokatu nazia (h. 1946).
- 1901 – Edmund Rubbra, ingeles musikagilea (h. 1986).
- 1905 – Ramiro Ledesma Ramos, espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea (h. 1936).
- 1908 – John Bardeen, estatubatuar fisikaria, 1956ko eta 1972ko Fisikako Nobel Saria (h. 1991).
- 1910 –
- Franz Kline, estatubatuar margolaria (h. 1962).
- Artie Shaw, estatubatuar klarinete-jotzaile, musikagile, aktore eta egilea (h. 2004).
- 1917 – Edward Lorenz, estatubatuar matematikari eta meteorologoa, tximeleta efektuaren kontzeptuaren asmatzailea (h. 2008).
- 1923 –
- Alicia de Larrocha, espainiar pianista, XX. mendeko piano-jotzaile hoberenetariko bat (h. 2009).
- Eduardo Lourenço, portugaldar idazle, irakasle, kritikari, filosofo eta saiakeragilea (h. 2020).
- Palden Thondup Namgyal, azken Sikkimgo erregea (h. 1982).
- 1925 – Joshua Lederberg, estatubatuar mikrobiologo eta genetista, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
- 1926 –
- Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (h. 1996).
- Joe Slovo, hegoafrikar politikaria, Apartheidaren aurkako borrokalaria (h. 1995).
- 1928 – Rosemary Clooney, estatubatuar abeslari eta aktorea (h. 2002).
- 1930 –
- Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (h. 2020).
- Jordi Solé Tura, kataluniar politikari eta legelaria (h. 2009).
- 1931 – José Luis Coll, espainiar aktore, umorista eta idazlea, Tip y Coll umorista bikotea osatzeagatik ezaguna (h. 2007).
- 1933 –
- Joan Collins, ingeles aktore eta idazlea.
- Sergio Gonella, italiar futbol epailea (h. 2023).
- 1934 –
- Syd Millar, iparirlandar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (h. 2005).
- 1938 – Edem Kodjo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- 1939 – Robert A. M. Stern, estatubatuar arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta idazle akademikoa.
- 1940 – Cora Sadosky, argentinar matematikaria (h. 2010).
- 1942 – Francisco Villar Liébana, espainiar filologoa.
- 1943 – Peter Kenilorea, Solomon Uharteetako lehen ministroa (h. 2016).
- 1944 – John Newcombe, australiar tenislari ohia.
- 1947 – Michael Porter, estatubatuar kudeaketa-aditua.
- 1949 –
- Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (h. 1994).
- Alan García Pérez, Peruko presidentea (h. 2019).
- 1950 – Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (h. 2017).
- 1951 –
- Anatoly Karpov, errusiar xake jokalaria.
- Maribel Lacave, espainiar poeta, narratzailea eta saiakeragilea.
- Antonis Samaras, Greziako lehen ministroa.
- 1952 –
- Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (h. 2020).
- Federico Trillo, espainiar militar eta politikaria.
- 1954 – Marvin Hagler, estatubatuar boxeolaria (h. 2021).
- 1955 – Mary Black, irlandar abeslaria.
- 1957 – Márcia Denser, brasildar idazle eta kazetaria (h. 2024).
- 1961 – Daniele Massaro, italiar futbolari ohia.
- 1964 –
- Helena de Carlos Villamarín, galiziar poeta eta latinista.
- Salomé Cuesta, espainiar artista, irakaslea eta teorialari feminista.
- 1965 – Tom Tykwer, alemaniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta musikagilea.
- 1966 –
- H. Jon Benjamin, estatubatuar ahots-aktorea eta gidoigilea.
- Heidi Rohi, ezpata modalitateko estoniar eskrimalaria.
- 1969 – Haneen Zoabi, palestinar-israeldar politikaria.
- 1972 – Alexandre-Ferdinand Nguendet, Afrika Erdiko Errepublikako bitarteko lehendakari ohia.
- 1973 – Juan José Padilla, espainiar toreatzailea.
- 1974 –
- Jewel, estatubatuar idazle, aktore, kantautore eta filantropoa.
- Giovani Edgar Arana, boliviar elizgizona.
- Tomoyasu Ando, japoniar futbolari ohia.
- 1977 –
- Tomoyuki Hirase, japoniar futbolari ohia.
- Sergio Mur, espainiar aktorea.
- 1978 – Hideaki Kitajima, japoniar futbolari ohia.
- 1981 – Gwenno Saunders, galestar abeslaria.
- 1982 – Stevica Ristić, mazedoniar futbolaria.
- 1986 –
- Martha Asunción Alonso, espainiar poeta, itzultzailea eta irakaslea.
- Ryan Coogler, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria.
- 1991 –
- Héctor Hernández, Litri, espainiar futbolaria.
- Lena Meyer-Landrut, alemaniar abeslaria.
- 1997 – Cassandre Beaugrand, frantziar triatoilaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1862 – Francisco Hormaetxe, bizkaitar politikaria, Parisen (j. 1803).
- 1944 – Bixente Retegi, nazien kontzentrazio esparru batean hildako euskal herritarra (j. 1908).
- 1957 – Zakarias Salterain, bizkaitar karmeldar misiolaria, Keralan (j. 1887).
- 1979 – Gillermo Amutxastegi, ondarroar puntista, Texasen (j. 1910).
- 1981 – Joaquín Roa, euskal aktorea (j. 1895).
- 1994 – Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa (j. 1914).
- 1995 – Jacques de Menditte, zuberoar politikaria, Mendikotako alkatea (j. 1906).
- 2008 – Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (j. 1967).
- 2010 – Karmele Urresti Iturrioz, bizkaitar erizaina eta Eresoinkako kidea (j. 1916).
- 2014 – Santi Auzmendi, lazkaotar moda diseinatzailea eta jostuna (j. 1940).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 230 – Urbano I.a, Aita santua.
- 1125 – Henrike V.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1086).
- 1423 – Benedikto XIII.a (antipapa) (j. 1328).
- 1498 – Girolamo Savonarola, italiar domingotar fraidea (j. 1452).
- 1523 – Ashikaga Yoshitane, Ashikaga shogunerriko hamargarren shoguna (j. 1466).
- 1524 – Ismail I, Pertsiako Sha.
- 1627 – Luis de Góngora, espainiar olerkaria eta antzerkigilea (j. 1561).
- 1670 – Fernando II.a Medici, Toskanako Duke Handia (j. 1610).
- 1701 – William Kidd, Kidd kapitaina, pirata (j. c. 1645).
- 1813 – Charles Jacque, Barbizongo eskolako frantziar margolari eta irarlea (h. 1894).
- 1824 – Sarah Judith de Castro, ingeles margolaria (j. 1752).
- 1842 – José de Espronceda, espainiar idazlea (j. 1808).
- 1857 – Augustin-Louis Cauchy, frantziar matematikaria eta permutazioen teoriaren sortzailea (j. 1789).
- 1871 – Jarosław Dąbrowski, poloniar militarra (j. 1838).
- 1874 – Sylvain Van de Weyer, Belgikako lehen ministroa (j. 1802).
- 1883 – Cyprian Kamil Norwid, poloniar olerkari, antzerkigile, margolari, eskultore eta filosofoa (j. 1821).
- 1886 –
- Adriano Cecioni, italiar eskultore, margolari, karikaturagile eta arte-kritikaria (j. 1836).
- Leopold von Ranke, alemaniar historialaria (j. 1795).
- 1895 – Franz Ernst Neumann, alemaniar mineralogo eta fisikaria (j. 1798).
- 1905 – Mary Livermore, emakumeen eskubideen defendatzailea, abolizionista eta kazetari estatubatuarra (j. 1820).
- 1906 – Henrik Ibsen, norvegiar antzerkigile eta idazlea (j. 1828).
- 1908 – François Coppée, frantziar idazlea (j. 1842).
- 1917 – Ranavalona III.a, Madagaskarko erregina (j. 1861).
- 1918 – Maxime Maufra, frantziar margolari, grabatzaile eta litografoa (j. 1861).
- 1934 –
- Bonnie Elizabeth Parker (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1910).
- Clyde Chestnut Barrow (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (j. 1909).
- 1935 – Jane Misme, frantziar kazetari eta feminista (j. 1865).
- 1936 – Henri de Régnier, frantziar olerkari sinbolista (j. 1864).
- 1937 – John Davidson Rockefeller, estatubatuar industria-enpresaburua, Standard Oil-en fundatzailea (j. 1839).
- 1940 – Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea (j. 1905).
- 1943 – Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (j. 1869).
- 1945 – Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (j. 1900).
- 1947 – Charles Ferdinand Ramuz, frantsesezko poeta, eleberrigile eta saiakera-egile suitzarra (j. 1878).
- 1984 – Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (j. 1890).
- 1986 – Sterling Hayden, estatubatuar aktore eta idazlea (j. 1916).
- 1989 – Ansa Ikonen, finlandiar film eta antzerki aktorea (j. 1913).
- 1991 –
- Wilhelm Kempff, alemaniar piano-jotzailea (j. 1895).
- Jean Van Houtte, Belgikako lehen ministroa (j. 1907).
- 1992 –
- Giovanni Falcone, italiar magistratua, mafiaren aurka aritutakoa (j. 1939).
- Atahualpa Yupanqui, argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazlea (j. 1908).
- 1995 – María Teresa González, asturiar poeta eta idazlea (j. 1950).
- 2002 – Sam Snead, estatubatuar golfaria (j. 1912).
- 2004 – Ramón Margalef, kataluniar ekologoa (j. 1919).
- 2009 –
- Roh Moo-hyun, Hego Koreako presidentea eta Giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1946).
- José-Miguel Ullán, espainiar poeta eta prosalaria (j. 1944).
- 2011 –
- Elisabeth Eidenbenz, suitzar irakasle eta erizaina, Elneko amaberrien etxea sortzeagatik ezaguna (j. 1913).
- Xavier Tondo, kataluniar txirrindularia (j. 1978).
- 2013 – Georges Moustaki, greziar-egiptoar-frantziar kantautorea, XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa (j. 1934).
- 2014 - Jeanneth Beltran, nikaraguar migratzaile irregularra, etxeko langilea, Toledoko ospitaleko larrialdietan lau ordu baino gehiago artatu gabe itxaron ondoren hil zena (j. 1984).
- 2015 –
- Anne Meara, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1929).
- John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1928).
- 2017 – Roger Moore, britainiar aktorea (j. 1927).
- 2020 – Maria Velho da Costa, portugaldar idazlea (j. 1938).
- 2021 –
- Octavio Aceves, argentinar-espainiar idazle, psikologo, iragarle eta telebista kolaboratzailea (j. 1947).
- Cristóbal Halffter, espainiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (j. 1930).
- Paulo Mendes da Rocha, brasildar arkitekto eta hirigilea (j. 1928).
- Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (j. 1940).
- 2022 –
- Jamie Bartlett, hegoafrikar aktorea (j. 1966).
- Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (j. 1933).
- Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (j. 1972).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Enetz eta Soiartze/Zohiartze.
- Fistula Obstetrikoarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |