Maialen Oiartzabal Mendibil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Oiartzabal Mendibil

Bizitza
JaiotzaOiartzun1999ko irailaren 25a (24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa eta psikologoa

Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25a) eskiatzaile akrobatikoa[1] eta psikologoa da. 2017an hasita hainbat aldiz irabazi du Espainiako Akrobaziazko Eskiko Txapelketa, emakumeetan.[2] Txapelketa horretako lehen hiru garaipenak, 2017 eta 2019. urteen bitartean, kategoria absolutuan lortu zituen, nahiz eta oraindik junior mailan lehiatzeko adina (18-20 urte) zuen.[3][1] Oiarmendi Kirol Klubekoa da, bere anaia gazteago Paulekin batera.[1] 2018tik (NKEF) Euskal Neguko Federazioan kirolaria da eta 2020tik Basque Team Fundazioko kirolari bekaduna.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maialen Altzibar auzoan jaioa da, Itsaso Mendibil Osa eta Jabier Oiartzabal Bertizen alaba zaharrena da eta anaia gazteagoa dauka, Paul, bera bezala eskiatzaile akrobatikoa. Lehen ikasketak Haurtzaro ikastolan egin zituen eta Oiartzo ikastolan batxilergoa. 2023ean Psikologiako gradua  lortu zuen EHUan. Kirol psikologian interesatuta,  Psicología Deportiva y Coaching PSYCHOLOGY izeneko masterra burutzen ari da (UNIR) Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2023tik psikologo gisa lan egiten du.

Eskiatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiaren arrimoan hasi zen txikia zela eskiatzen eta 13 urterekin probatu zuen lehen aldiz eski akrobatikoa. Harrezkero, modalitate horretako nazioarteko lehiaketetan parte hartzen du. Entrenamenduak hasieran Frantzian egiten zituen baina 2015etik Andorran. Bertan bizitu zen 2019tik 2021 arte. Lortutako hainbeste garaipenen arten, baditu batzuk gogoangarriagoak. 2017ko bi garaipen ditu gogoko, Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa irabazi izana eta baita Nazioarteko Txapelketan irabazitakoa ere. Horrekin batera Europako Ligan, Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako 3. postua eta Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketan irabazitakoa. Europako Lehiaketan lortutako 3. postuarengatik, kategoria igo zioten Espainiako Selekzioan.[5]

Bere ibilbidean arantza bat geratu zaio. 2022an aukeratu zuten Munduko Txapelketa Unibertsitarioetarako baina COVIDa medio ezin izan zuen parte hartu.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Emaitza
2017 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2018 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna[2]
2018 Esloveniako EuropaCup Txapelketa, Slopestyle modalitatean 5.
2018 Frantziako Varseko Fis Txapelketan, Slopestyle modalitatean 3.
2018 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 12.
2019 Frantziako LaClusazko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 8.
2019 Alemaniako Goetschengo EuropaCup Txapelketan, Big Air modalitatean 4.
2019 Italiako Livignoko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean 6. eta 8.
2019 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 9.
2019 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 4.
2020 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua 3 .
2020 Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa Txapelduna
2020 Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Davos, Suiza 6.
2021 Europa Cup, BigAir modalitatean, Gotschen, Alemania 6.
2021 Europa Cup, Slopestyle modalitatean, Leysin, Suiza 5.
2021 World Cup, Slopestyle modalitatean, Stubai, Austria 26.
2022 Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia 6.
2023 Euskadiko txapelketa nagusian, Slopestyleko modalidadean Txapelduna[6]
2023 Fis mailako txapelketetan, BigAir eta Slopestyle modalitateetan, Txapelduna[6]
2023 EspainiakoSlopestyle txapelketak Baqueira Bereten Txapelduna[7]

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Oiartzungo eski-akrobata» Mundo Deportivo 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
  2. a b Ugartemendia, Unai. (2018ko apirilaren 10a). «Maialen Oiartzabal eskiatzailea: "Saiatuz gero, ez du axola elurra non duzun"» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 10a).
  3. (Gaztelaniaz) «Reglamento de competiciones de esquí de montaña» FEDME.es: 21. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «Freeski con Maialen Oiartzabal, trucos y maniobras aéreas sobre la nieve» EITB 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  5. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2020-06-23). «Maialen Oiartzabal eskiatzailea kategoriaz igo dute» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  6. a b Imanol, Saiz(e)ko. (2023-02-14). «Eskien gainean, txapelak Oiartzunera» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
  7. (Gaztelaniaz) LdN, Redacción. (2023-04-06). «Campeonatos de España slopestyle de Freeski y Snowboard en Baqueira Beret» Lugares de Nieve (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  8. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]