Madina (Oñati)
Madina | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Oñati |
Auzo | Araotz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′40″N 2°26′06″W / 42.99448872°N 2.4349863°W |
Demografia |
Madina, Madiña edo Maiña Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena.
Araozko auzoetan iparralderago dagoena da, Oñatiko errepidetik eta Araotz ibaitik ekialdera, lautada garai batean.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak ez du Madina izena arautu 2021 bitartean[1]. Bertakoek Maiña edo Madiña darabilte[2], Gipuzkoako datutegi geografikoan Madiña agertzen da[3], eta baserrien izen ohikoak Madina formarekin idazten dira (Madina Azpiko Txikia edo Madina Azkoitien Haundia, adibidez)[4]. Euskal onomastikako Madina edo Madinabeitia deiturek, ohikoak Debagoieneko eskualde honetan, Madina forma iradokitzen dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ «Azkoitia Guridi, Mari Tere - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ «Madiña» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- ↑ «Oñati Madina» nominatim.openstreetmap.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).