Madeleine Memb
Madeleine Memb | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kamerun eta Nitoukou (en) , 1957ko uztailaren 14a (66 urte) |
Herrialdea | Kamerun |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Cameroon radio television (en) |
Madeleine Memb (Nitoukou, 1957ko uztailaren 14a) kamerundar kazetari, irrati ekoizle[1] eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1992an hasi zen kazetari lanetan Kamerungo telebista eta irrati kate nazionalean. Emakumeen inguruko erreportajeak sartu zituen bere programetan eta Au nom de la femme irratsaioa sortu zuen[1]. 2005ean Feminia sarea, hedabideetako profesionalen artean informazioa partekatzeko proiektu bat antolatu zuen Léontine Babénirekin batera[2].
Emakumeen genitalen mutilazioa kriminalizatzearen alde egiten du Kamerunen, non prebalentzia tasa %1,04 ingurukoa den[3]. 2006az geroztik, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako proiektu bat zuzentzen du[4].
Desabantailarik handiena duten jende taldeentzako ekimenak zuzentzen ditu, giza eskubideekin, ingurumenarekin eta janariaren segurtasunarekin lotutako gaietan arreta jarriz, IAWRT eta Medias Women of Peace erakundeen bitartez[5].
Horrez gain, bakearen alde egiten du Afrikako Erdialdeko Ekonomia eta Diru Komunitatean[6].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) Byerly, Carolyn M.; Ross, Karen. (2008). Women and Media: A Critical Introduction. Wiley & Sons, 275 or..
- ↑ (Ingelesez) «Feminia» The Communication Initiative Network 2005-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Frantsesez) «Madeleine Memb: Les mutilations génitales se pratiquent partout au Cameroun» 237online 2015-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Ingelesez) «Madeleine Memb - Cameroon» Engender (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Frantsesez) «Madeleine Memb – Des terres arables pour les maraichères rurales» Le Pas Féminin 2014-09-14 (Noiz kontsultatua: 2014-09-14).
- ↑ (Frantsesez) Tchoua, Hugues. «« Nous allons créer un réseau de femmes pour la paix en zone Cemac »» Journal du Cameroun 2009-01-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).