Luzaideko udaletxea
Luzaideko udaletxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Luzaide |
Koordenatuak | 43°05′31″N 1°18′09″W / 43.09197701°N 1.30250448°W |
Luzaideko udaletxea edo Luzaideko herriko etxea Luzaide nafar udalerriko udaletxea da.
Luzaideko Udalaren egoitza da eta Elizaldea auzoan kokatuta da.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo eraikina 1925 inguruan eraiki zen, inguruko estilo eta ipareuskalherritar eraginarekin. 1957an eraberritu egin zen eskolen eraikin berean kokatzeko. Aurreko egoitza Elizaldea karrikako etxe batean izan zuen, gaur egun Ebizaldarra kooperatibaren egoitzan. Udala alkateak eta lau zinegotzik zuzentzen dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | LUZAIDE. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).