Lurgorri Ikasle Elkartea
Egoitza: | Bilbo |
---|---|
Jarrera politikoa: | Euskaltzalea, feminista, LGBT eskubideen aldekoa, pintaketen aurkakoa |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.lurgorri.eus |
Lurgorri Ikasle Elkartea edo, zenbait hauteskundetan, Elkarregaz Ikasle Elkartea unibertsitateko ikasle-sindikatu abertzalea da, EAJri lotua.[1]
Lurgorri IE eta Instituzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lurgorri IE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) kidea da, eta bere Batzorde Iraunkorrean kide bat dauka.
2005-06 ikasturtean EHUko Ikasle Kontseilu zentralean Ikasle Abertzaleak eta Izquierda Universitaria ikasle-taldeekin eta hainbat ikasle-talde independenterekin batera hautagaitza bateratua aurkeztu zen. Hauteskunde hauetan Zerrenda honek irabazi zuen baina hautagaitza galtzaileak eginiko hainbat eskarien arabera bertan behera geratu zen. 2005-06 ikasturtean EHUko hauteskundeetan bigarren elkartea izatea lortu zuten.
2013an EAJri loturiko publizitate-agentzia batean 22.000€ xahutu izana leporatu zioten Lurgorriko elkarte-kide ziren EHUko Ikasle Kontseiluko diruzain, idazkari eta lehendakariari.[2] Urte horretako EHUko ikasle-hauteskundeetan klaustro-kide gutxien lortu zituen ikasle-elkartea izan zen, bi ordezkarirekin. 2013ko hauteskundeez geroztik ez dute ordezkaririk izan EHUko eta hiru Campusetako Ikasle Kontseilueetan.[3] 2015-16 ikasturtean ez zen hautagaitzarik aurkeztu ikasle-elkarte honen izenpean. 2013ko Lurgorriko zenbait hautagai Elkarregaz Ikasle Elkartea hautagaitzapean aurkeztu ziren, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko zentroko batzarrerako hauteskundeetan, eta 9 ordezkaritatik 2 eskuratu zituen.[4] Era berean, EHUko 2017ko klaustrorako hauteskundeetan, Elkarregaz Ikasle Elkartea izenpean, Letren, Ekonomia eta Enpresa, Gizarte eta Komunikazio Zientzien, Medikuntza eta Erizaintza eta Zuzenbide fakultateetan hautagaiak aurkeztu zituen;[5] Ekonomia eta Enpresa Fakultatean 6 ordezkaritatik 1 lortu zuen, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean 3tik 1 eta Letren Fakultatean 3rak.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Elkartearen izena EAJ alderdiko pertsonaia nabarmena izan zen Jose Mari Azkarraga Lurgorrin oinarrituta dago eta Lurgorriko kide asko EGI erakundekoak izaten dira aldi berean.
- ↑ Leioako Ikasleak acusa al Consejo de Estudiantes de la UPV de irregularidades. El Correo Español 28/06/2013
- ↑ Las Candidaturas Independientes de Estudiantes Ganan en Las Elecciones Al Claustro de La UPV 19/12/2013
- ↑ GKZko Fakultate Batzarreko hauteskundeetako behin betiko emaitzak 2015
- ↑ https://www.ehu.eus/documents/1769324/7649157/candidaturas+definitivas+ONA.pdf/be58fbef-f2f2-4226-9956-d395912269ed?t=1513004078000
- ↑ https://www.ehu.eus/documents/1769324/7649159/anexo+I.pdf/3e41c0e6-2e7c-24c5-6eaf-17183586f1af?t=1513612584000