Luna Pamies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luna Pamies

Bizitza
JaiotzaOrihuela2003ko abenduaren 24a (20 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Luna Pamies Barberá (San Bartolomé de Almisdrá, Orihuela, Alacanteko probintzia, Valentzia Erkidegoa, 2003ko abenduaren 24a) Alacant probintziako aktorea da.[1] El agua, bere debut filman egindako lanarengatik 2022ko Berlanga saria eta 2023ko Goya sarietarako izendatu zuten.[2] [3][4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an egin zuen debuta, Elena López Riera zinema-zuzendariaren El agua filmean.[1] Debutean egin zuen Ana pertsonaiaren interpretazioarengatik aktore nagusi onenaren Berlanga 2022 saria jaso zuen, eta Goya 2023 sarietarako izendapena jaso zuen, aktore berri onenaren saria.[2][3]

Elena Lópezek Luna ezagutu zuen El Agua filmerako aktore ez-profesionalak bilatzeko prozesuaren hasieran, Sant Bartomeuko botila festa batean. Lunak 15 urte besterik ez zituen, DBH egiten ari zen eta inoiz ez zuen pentsatu arteekin zerikusia zuen ezertan aritzerik. Filmeko taldeak castingean parte hartzeko iradoki zionean, ez zen aurkeztu, ezin baitzuen sinetsi zer gertatzen ari zen, eta denak beldur handia ematen zion.[6]

Antzerki-entseguak eta -prestakuntza egin eta urtebetera, 17 urterekin, filmatzen hasi ziren guztiakn, tartean aktore profesionalak, Barbara Lennie eta Neva de Medina, esaterako. Filmak arrakasta nabarmena izan zuen zinemaldi askotan (Cannes, Donostia, Tokio, Toronto, besteak beste). Filmaren sustapenean parte hartzeko aukera eman zion Lunari, baita hainbat saritan parte hartzeko ere, hala nola Goya, Berlanga eta Toulouseko Espainiako Zinemaldian, eta horrek proiekzio mediatiko nabarmena eman zion.

2023an, film labur batean lan egin zuen, hainbat castingetan parte hartzeko zain zegoen eta aktore gisa trebatzen jarraitzeko asmoa zuen.[7]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an Berlanga saria
  • 2023an Goya sarietarako izendapena, aktore berri onenaren saria.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]