Leintz Gatzagako udaletxea

Koordenatuak: 42°59′13″N 2°34′04″W / 42.98691°N 2.56788°W / 42.98691; -2.56788
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leintz Gatzagako udaletxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Leintz Gatzagako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLeintz Gatzaga
Koordenatuak42°59′13″N 2°34′04″W / 42.98691°N 2.56788°W / 42.98691; -2.56788
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
ErabiltzaileaLeintz-Gatzagako Udala
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
EJren ondarea47
Kontaktua
HelbideaPlaza San Migel, 2

Leintz Gatzagako udaletxea Leintz Gatzagan (Gipuzkoan) dagoen jauregi bat da, gaur egun udaletxearen egoitza dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean eraiki zen[1].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe solairuaz gain beste bi ditu. Behekoa eta lehenengo solairua harlanduz egina dago ez hala bigarren solairua. Fatxadako elementu aipagarriena armarria da. Austriarren armarria da eta alboetan Leintz Gatzagako armarri bana ditu, Gaztelua eta bi dorla dituztenak. Dorla horietan ekoizten zen gatza ur gaziaren lurrunkeraren teknika erabiliz[2].

Bigarren solairuan burdinezko hesi apaindua duen balkoi handia dago[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Leintz Gatzaga» www.leintzgatzaga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Escudo Leintz Gatzaga» Turismo País Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-09-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]