Lankide:Suna no onna/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burdin Aroa, arkeologian eta historiografian, edozein herritako garapen historikoko epe bat da, non burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitzen den. Aro hori Metalen Aroaren barruan kokatzen da, Kobre Aroaren eta Brontze Aroaren ondoren. Aldia kronologikoki datatzeko ez da erraza, aldatu egiten baita munduko eskualdearen arabera, metalurgia-teknologia hainbat une ezberdinetan sortu eta geratu baitzen puntu geografiko hainbatean[1].

Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean, hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte estiloetan, nahiz eta kasu guztietan ez den hala gertatzen[2].

Historiaurrea sailkatzeko C. J. Thomsenek asmatutako hiru aroko sistema klasikoan, Burdin Aroa azkena da[3], Kobre aroa (Kalkolitoa) eta Bontze Aroaren ondorengoa . Izena bera, izatez, "Burdin Aroa" lokalki hasten da burdinaren edo altzairuaren ekoizpenak aurrera egin duenean, harik eta burdinazko erremintek eta armek erabilera komuneko brontzezko baliokideak ordezkatzen dituzten arte.[4] Antzinako Ekialde Hurbilean, trantsizio hori Brontze Amaierako kolapsoa deritzonaren ondorioz gertatu zen, K.a. XII. mendean. Teknologia berria laster zabaldu zen Mediterraneoko arroko eskualde osoan eta Asiako hegoaldean. Erdialdeko Asiara eta Ekialdeko Europara ere iritsi zen, eta geroago Erdialdeko Europara. Iberiar Penintsulan, K.a. 750 eta K.a. 100. urteen artean koka daiteke[5]. Europako iparraldea ez zen K.a. 500 inguru arte iritsi.

Burdin Aroaren sinkronismo eza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraz, aro honen data eta garapena desberdina da eremu geografikoaren arabera. Oro har, K.a. XII. mendean hasi zen Ekialde Hurbilean[6], Antzinako Indian (Rig-veda ondoko garaian), eta Antzinako Grezian. Europako beste tokietan geroago hasi zen.

Burdin Aroaren bukaera, Mediterraneo aldean, Helenismo eta Antzinako Erromarekin etorri zen; Indian, Budismo eta Jainismoaren garapenarekin; Txinan Konfuzianismoarekin; eta, Ipar Europan, lehenengo Erdi Arora arte ez da gertatuko. Horiek denak hitzarmen historiografikoak dira, Burdin Aroaren amaiera, Historiaren (idatzizko iturri historikoen) hasieran jarri izan baita.

Ameriketan eta Australasian burdinaren erabilpena Europako kolonizatzaileek sartu zutela eta, ez zen inolako Burdin Arorik izan.

Burdin Aroa Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarentzat, Burdin Aroa Historiaurreko Europaren azken etapa da, eta Protohistoriaren lehena izan daiteke; Protohistoria esaten zaion aldia hasten baita, hain zuzen ere, greziar eta erromatar idazleek eskualde jakin baten deskribapenak egiten hasten direnean.

Hasiera eta bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako etxe itxurako errauts-kutxatila. K.a. IX-VII. mendea.

Ekialdeko Europa Mediterraneoan lehenago hasi zen: gorago aipatu den bezala, K.a. XII. mende inguruan. Europa erdialdean K.a. VIII. mendean (Hallstatt kulturarekin batera), eta Ipar Europan K.a. VI. mendean hasi zen.

Burdin Aroaren bukaera, Grezian, hiri-estatuen (Grezia klasikoarekin ) kultura zabaltzen denean bukatu zen; nahiz eta Antzinako Greziako historiarentzat, beste izendapen batzuk erabiltzen diren (ikus Antzinako Grezia). Italian, Antzinako Erromaren zabalkundearekin gainditu zen Burdin Aroa. Europaren zati handi batean, erromatarrek konkistatu ondoren, Burdin Aroak amaiera bortitza izan zuen. Baina Europako gune batzuetan, Kristo ondorengo mendeetara arte iraun zuen, eta, are gehiago, zenbait kasutan, kristautzea, Migrazio Garaia edo Goi Erdi Arora arte. Azken kasu hori gertatu zen bereziki Eskandinavian.

Burdina K.a. XI. mendearen amaieran sartu zen Europan, Kaukasotik segur aski, eta poliki-poliki iparralderantz eta mendebalderantz hedatu zen hurrengo 500 urteetan.[7] Dena den, Burdin Aroa ez zen hasi burdina Europan lehen aldiz agertu zenean, baizik eta erreminta eta armen prestakuntzan brontzea ordezten hasi zenean.

Aipatu bezala, Burdin aroaren hedatzea ez zen aldi berean gertatu Europa osoan; tokiko kultura-garapenak oso garrantzitsuak izan ziren burdinaren arorako trantsizioan. Adibidez, Historiaurreko Irlandako Burdin Aroa K.a. 500. urte inguru hasi zen (ordurako Greziako Burdin Aroa bukatuta zegoenean), eta K.o. 400. urtean amaitu zen. Burdinaren teknologiaren erabileraren orokortzea aldi berean gertatu ziren Europako parte handietan eta Ekialde Hurbilean[8].

Euskal Herrian burdinaren esplotazioa gutxienez K.a. IV. mendean hasi zen, Elduainen aurkitutako arrastoen datazioak erakusten duenez[9].

Bi edo hiru etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Europan bi alditan banatu ohi da garai hau, bertako kultura arkeologikoetan oinarrituta: Hallstatt kultura (Alpeetan Azken Brontze Aroan hasi eta Burdinaren aro goiztiarrean garatu zena) eta La Tène kultura (Hallstattetik mendebaldera zegoen eskualde batean bere sorlekua izan zuena). Hallstatt eta La Tène-ren kultura materialek 4 fase dituzte (A, B, C eta D faseak).[10]

Tradizionalki, Mediterraneoz kanpoko Europa osorako erabili izan dira aurreko izendapen horiek, haien kultura materiala erruz hedatu baitzen kontinentean, baina horien kulturaren eragina hain indartsua izan ez zen lekuetan, Lehen Burdin Aroa (K.a. 1.000/800/700[11] - 400, Burdin Aroa I ere izendatua) eta Bigarren Burdin Aroa (K.a. 400 - 200, Burdin Aroa II ere izendatua) edo beste izendapen batzuk erabiltzen dira [12]. Frantziako Institut national de recherches archéologiques préventives (INRAP) institutuak honela banatzen ditu bi etapa horiek: lehenengoa edo Hallstatt, K.a. 800etik K.a. 450ra, eta bigarrena, La Tène, K.a. 450tik K.o. I. mendearen amaiera arte[13]. Ikerlari askok aldiz, Javier Armendariz nafarrak besteak beste, hiru etapa bereizten dituzte Europako Burdin Aroan: antzinako Burdin Aroa, Erdiko Burdin Aroa eta Amaierako Burdin Aroa (edo Burdin Aro berria)[14].

Dena dela, eta beste garai arkeologikoekin gertatzen den bezala, datazio zehatzak geografikoki alda daitezke. Oro har, Europa Mendebaldean, Burdin Aroa Erromatar konkistarekin amaitzen da.

Gonzalo Ruiz Zapatero, Burdin Aroan erreferentziazko historialari espainiarra eta Madrilgo Unibertstiate Konplutentsean irakasle dena, taula geo-kronologiko hau osatu du, eragin handiena zuten kultura arkeologikoekin[5]:

Burdin Aroaren eskema kronologikoa Europan, eremu geografikoen arabera
Aldia Egeo Italia Iberia Europa Erdialdea Britania Europa Iparraldea
Aro aldaketa Erroma Erroma Erroma Erroma Erroma Erromatar Burdina
K.a 200 Erroma - - Azken La Tène amaiera eta Erroma Azken La Tène Erromatar Burdina
K.a 400 Grezia klasikoa Erroma Bigarren Burdin Aroa La Tène betea Burdin Aro erdia Erromatarren aurreko Burdina
K.a 600 Aro Arkaikoa - - Hasierako La Tène Antzinako Burdin Aroa Azken Brontzea mendearen erdialderaino ggb
K.a 800 Aro geometrikoa Etruskoak Lehen Burdin Aroa Hallstatt Azken Brontzea mendearen erdialderaino ggb Azken Brontzea
K.a 1000 Brontze Aroa Brontze Aroa Brontze Aroa Brontze Aroa Brontze Aroa Brontze Aroa

Europako lehen Burdin Aroko zenbait kultura hauek dira: Grezia geometrikoa eta arkaikoa, Hallstatt, Golasseca kultura, Villanovako kultura, Tartessos...

Europako bigarren Burdin Aroko zenbait kultura batzuk beste hauek dira: La Tène eta Zeltiberiarren kultura, Mediterraneoan zibilizazio historikoak sortzen dira: Grezia klasikoa eta bere koloniak, Erroma, Etruskoak, Punikoen eta greziarren koloniak mediterraneo mendebaldean, Iberiarrak...

Lehen Burdin Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugun bezala, Europa erdialdean, Hallsttat kultura garatzen da. Mediterraneoko arroan, Grezia izango da antolaketa politiko konplexuak eraikitzeko baldintzak sortuko dituen lurraldea, denborak aurrera egin hala, polisak eratuko dituena. Grezian hirigintza garatu zen eta kolonien fundazioa indartuko zen; Mediterraneo eta Itsaso beltzeko itsas hertzeko hainbat tokietara iritsiko dira bertako kostaldeetan koloniak sortzeko, edo, beste kulturekin komertzioan aritzeko. Merkataritzak, beraz, eta baita idazketak ere, indartu ziren. Italiako penintsulan aldaketa horietako batzuk ere nabarmentzen dira. Une horretan, Italian askotariko kultura loratu ziren[15]: Situlen kultura Veneto aldean, Villanovako kultura Italia ipar-zentroan, Golassseca kultura ipar-mendebaldean, Liguriako estatua-zutarriak, Sardinia eta nuragheen jarraipena, eta hegoaldeko greziar kolonizazioak[16][17].

Eraldaketa horiek guztiek sakonki eragin zuten Europako beste lurraldetan. Zona batzuetan Azken Brontze Aroan garatutako kulturekiko jarraipena izan zen nagusi, beste batzuetan ordea, lurraldearen berrantolaketa egin zela ikusi dute arkeologoek.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, Burdin Aroan, leku garaietan egindako herri harresituak biderkatu ziren, hildakoak errausteko ohitua orokortu zen, eta tornua erabiltzen hasi ziren zeramika poteak egiteko.

Portugalgo Guimarãesen kokatutako Citania de Briterios aztarnategian Burdin Aroko herri tipoa ikus daiteke. Asentamendu honek, leku garai batean eraikitako herri gotortua zena, 3,8 Ha zituen eta erromatarren inbasioen aurka. Bertan, bestak beste anforak, txanponak, zeramika zatiak, armak eta bitxiak aurkitu dira, baita bainu baten hondakinak. [18] [19]

Mediterraneoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(ca. K.a. 1100-330) Bi fase nagusi bereizten dira: Burdinaren Lehen Aroa eta Burdinaren Bigarren Aro*. Mediterraneo osoan aldaketa sakonak gertatu ziren mende horietan: hazkunde demografikoa, laboreen areagotzea, teknologia berriak (inguruko zeramika eta burdinaren metalurgia) eta lehen hirien agerpena. Antolaketa politikoko sistema berriek, gizarte hierarkizatuagoekin, monetaren eta idazketaren garapena ere badakarte, beste elementu batzuen artean. Feniziarrak eta greziarrak mendebaldeko Mediterraneoan, Asia Txikian eta Itsaso Beltzean zehar hedatzen hasi ziren, lehengaien bilaketak eta hazkunde demografikoak sustatutako prozesua. Iberiar Penintsulan, aipatutako eraldaketek hego-mendebaldean eta eremu mediterraneoan izan zuten eragina batez ere. Ekialde Hurbilean, Mediterraneo ekialdekoak izan ziren aldaketa gehien jasan zituzten eskualdeak. Bertan, mendebaldeko munduarekin izan zituzten loturengatik nabarmentzen diren erakunde politiko eta kultural berriak agertu ziren, hala nola Israel, filisteoak edo feniziarrak, Mediterraneo osoan kolonizazio-prozesu bat hasi zuten lehenak. Kolono horiek feniziar hirietatik eta greziar munduko (penintsula helenikoa, Egeoko irlak eta Anatoliako itsasertza) hirietatik abiatu ziren[20].

Europa eta Ekialde Hurbileko kronologia alderatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurya InperioaIparraldeko zeramika beltz leunduaren kulturaZeramika gris margotuaren kulturaBikingoen AroaGermaniar herriakGermaniar herriakGermaniar herriakAntzinako ErromaEtruriarVillanovako kulturaEgiptoko Aro BerantiarraEgiptoko Inperio BerriaErromatar InperioaLa Tène kulturaHallstatt kulturaGrezia klasikoaGreziako Aro ArkaikoaGreziako Aro IlunaAkemenestar Inperioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Edad del Hierro: resumen, características, importancia, fin» https://humanidades.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. «Edad del Hierro» Tesauro. historia Antigua y Mitología.
  3. (Ingelesez) «History of Europe - Bronze Age, Iron Age, Migration Periods | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  4. European prehistory : a survey. Kluwer Academic/Plenum Publishers 2002 ISBN 0-306-46793-3. PMC 49564894. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  5. a b Ruiz Zapatero, Gonzalo. (2015). Gentes de la Edad del Hierro. Comunidad de Madrid. Consejería de empleo, turismo y cultura ISBN 9788445135013..
  6. (Gaztelaniaz) Carreton, Adrian. (2018-10-31). «¿Qué fue la Edad del Hierro?» Patrimonio Inteligente (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  7. Riederer, Josef; Wartke, Ralf-B.: "Iron", Cancik, Hubert; Schneider, Helmuth (eds.): Brill's New Pauly, Brill 2009
  8. (Ingelesez) Collis, John. (1989). The European Iron Age. New York: Schocken Books ISBN 9780805239416..
  9. (Gaztelaniaz) Salvador, Joseba. (2023-03-28). «Encuentran restos de la actividad metalúrgica del Leitzaran previa a la llegada de los romanos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  10. ISBN 978-0-500-27998-4..
  11. Iturriaren arabera Burdin Aroaren hasiera alda daiteke, ez bakarrik puntu geografikoaren arabera.
  12. «Euskal Herriko Historia. Historiaurrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  13. (Frantsesez) «L'âge du Fer» Inrap 2016-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  14. Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades: el poblamiento durante el primer milenio a. C. en Navarra. Nafarroako Gobernua. Kultura eta turismo zuzendaritza nagusia. Vianako printzea erakundea., 1624 or. ISBN 9788423531011. PMC 317588231. (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  15. Peñalver, San Jose. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan = La Edad del Hierro en Gipuzkoa. Arkeologia 0.3. in: Arkeologia. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 9788479076689..
  16. Rodríguez López, María Isabel. La Prehistoria de Italia y sus manifestaciones artísticas. Las culturas italianas protohistóricas y prerromanas. Madrilgo Konplutense Unibertsitatea ISBN 8496359425..
  17. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Cultura de Golasecca» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  18. Francisco Sande Lemos. Citânia de Briteiros. .
  19. Citânia de Briteiros. .
  20. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Edad del Hierro» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).



////////////////////////////////////

Suna no onna/Proba orria
Kultura arkeologikoa
Ezaugarriak
IrudiaFitxategi:2
Hasiera3
Bukaera4
Aroa5
Aztarnategi eponimoa7
Hedapen geografikoa8
Ezaugarri bereizgarria9


//////////////////////////////

Beheko taula honetan agertzen direnak lagin bat besterik ez dira:

Izena Kokapena Tamaina Garaiera Kultura/Garaia Oharrak
IRUÑERRIA
Santixusti
Q125703991
Gendulain (Zizur) 2 ha (20.000 m2) 29
30


Urri edo Eurri
Q17625576
Ibiriku, Eguesibar 3,2 ha oro har

(32.400m2) 1,7 ha barrukoa 1,5 ha kanpokoa

625-666 m Burdin Aroa I, II eta Erromatartzea Armendariz (2008): 31. zenbakia.
32
Raboseras
Q125762556
Monteagudo 415-423 m Antzinako Burdina eta Amaierako Armendarizek bere tesia idatzi zuenean, herriaren aztarnen eremua zabortegi moduan erabiltzen zen harrobi izan ondoren.

Armendariz (2008): 31. zenbakia.

/////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Euskara Pirinioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Pirinioetan, euskal hizkuntzak Pirinoetako mendi-lerroan eta hurbileko lurraldetan utzitako aztarnen multzoa da, toponimian, egungo bertako hizkeran eta pertsona historikoen izenetan, bai eta denboran atzera eginez, Antzinaroko inskripzioetan edo erromatar iturri klasikoetan jaso ziren hiri, herri eta leinuen izenetan.

Euskararen hedadura askoz zabalagoa zen historian atzerantz joan ahala eta Pirinioak hedadura horren ardatza izan dira. Hala ere, noiz, non eta noraino zehazki erakustea ez da gauza erraza. Aragoien, Lleidan eta Andorran, adibidez, euskal toponimoak daude.

Askok ezin direla erraz azaldu gaurko euskara erabiliz, baina esan daiteke gehienak itxuraz argi eta garbi euskal jatorrikoak direla. Halaber, izen batzuetan, zalantzak egon daitezke jatorria idenfikatzerakoan. Helburua da, beraz, begirada batean Pirinioetako euskal toponimoen sarritasuna eta kokapena erakustea[1].

Toponimo euskaldunen nabarmen pilatzen dira Aragoiko Cinco Villas eta Jazetania eskualdeetan, Nafarroako ekialdetik hurbil daudenak. Horretaz gain, Oska hiritik hurbil badira batzuk ere. Azken horretan ezaguna da euskaraz hitz egitea galarazi zela XIV. mendean (1349), lege agindu honetan:

[…] nuyl corredor non sia usado que faga mercaderia ninguna que conpre nin venda entre ningunas personas favlando en algaravia, ni en abraych ni en basquenç, et qui lo fara, pague por coto XXX solidos.

Are gehiago, badirudi toponimoak bereziki naroak direla Sobrarbe Aragoiko eskualdean (Ribargorza-n edo Gállego- Garaian baino ageriagoak) eta harrigarriro, Pallars Sobirà Lleidako eskualdean. Izan ere, Joan Coromines hizkuntzalari katalanak datu hori nabarmendu zuen eta proposatu zuen euskal hiztunek eremu horretan mendebalderago baino luzaroago iraun zutela (Behe Erdi Arora arte).

Atzizkien kontua dela eta, hiru (eta euren eratorriak) azpimarratzen ditu Asier Gabnikagojeazkoak:

  • *-ose > -ués / -uey / -ué / -uy / -ós Baskonia osoan zehar hedatuta, batez ere ugaria Nafarroa (-ués, -oz, -otz, -oze, -otze), Ipar Euskal Herrian (-oz, -oze, -otz) eta Gaskonian (-ós, -òs, -osse, -òssa).
  • *-ese > -iés Aurrekoarekin oso antzekoa, baina baliteke gaurko euskal -za atzizkiarekin lotuta egotea.
  • *-doni > -dun / -dú / -tui / -uy (EH -dun, -doi, -dui, -di) Horietako batzuk agertu zaizkigu (Berdún, Gordún, Salardú) eta hizkuntzalari batzuen ustetan -dunum keltiarretik eratorri dira, baina euskal eremuan kokatuta daudenez beste azalpen bat ere eduki lezakete. Joseba Abaitua hizkuntzalariak, ordea, atzizki hori muinoa edo gotorlekua esan nahi duen "-dun" hitz zeltarekin lotzen du[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Gabikagojeazkoa, Asier. (2016-08-28). «Euskararen lorratzak Pirinioetan – Eurasiatik – Cultures from Europe & Asia» Eurasiatik (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  2. (Frantsesez) Bullet, Jean-Baptiste. (1759). Mémoires sur la langue Celtique..par Jean Baptiste Bullet. Daclin (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baskoien hiriak CAMPO REAL/FILLERA (Sos/Sangüesa) Biblio: http://oppidaimperiiromani.blogspot.com/2009/04/campo-realfillera-sos-del-rey.html eta https://aespa.revistas.csic.es/index.php/aespa/article/view/41