Lankide:Joxan Garaialde/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxan Garaialde/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Beverly Sills «Bubbles», jaiotza-izenez Belle Miriam Silverman, (Brooklyn, New York, AEB, 1929ko maiatzaren 25a - Manhattan (New York), 2007ko uztailaren 2a) estatubatuar sopranoa izan zen. Jatorri ukrainarra eta errumaniarra du, eta 60ko eta 70eko hamarkadetako opera-kantari estatubatuar ospetsuena izan zen. Koloratura-soprano gisa hain ospetsua izan zen, ezen «Ameriketako Opera-erregina» izengoitia eman baitzioten. Gero, enpresaburu, exekutibo, kazetari eta antzerki-zuzendari eta antolatzaile gisa nabarmendu zen.

Ibilbide liriko profesional luzea 1945ean hasi zuen, baina, 1966an, gailurrera iritsi zen, eta bere garairik onena hamarkada bat baino ez zuen iraun. Minbizia gaindituta, 1980an erretiratu ondoren, New Yorkeko Operako edo New York City Operako zuzendari nagusi zorrotza izan zen, zeina porrotatik salbatu eta operan azpitituluen sistema ezarri zuen, lehen aldiz Estatu Batuetan.

1994an, Lincoln Center-eko presidentea izan zen, eta, 2002an, Metropolitan Operakoa, eta horiek zuzendu zituen lehen emakumea izan zen.

Bi seme-alaba desgaituen ama, Sillsek bere ospea aprobetxatu zuen jaiotza-akatsen prebentzioan eta tratamenduan laguntzeko, eta 70 milioi dolar baino gehiago bildu zituen.

Bere garaiko emakumeen eta Estatu Batuetako, bereziki New Yorkeko, kultura-ikono baten artean aitzindaria izan zen. Kritikari batek idatzi zuen: «New Yorken ikuskisun bat gomendatu behar badut, Beverly Sills da nire zerrendako lehena».

2006an, hil baino urtebete lehenago, Beverly Sills Saria sortu zuen, urtero, 50.000 dolarrekoa, «Metropolitan Operako eszenatokian aritutako 25 eta 40 urte bitarteko abeslari amerikar bikainenarentzat».

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sills izan zen Odesako eta Errumaniako etorkin ukrainarren juduen lehen belaunaldia. Ama Shirley Bahn zuen (Sonia Markovna jaio-izenez), eta aita, Morris Silverman. Brooklyngo (New York) langile-auzo batean hazi zen. Txikitan, yiddish, errusiera, errumaniera eta ingelesa hitz egiten zuen.

Hiru urte zituela, «Miss Beautiful Baby» irabazi zuen The Wedding of Jack and Jill abestuz. Lau urterekin, «Burbujas Silverman» izenez agertu zen goizeko irratsaioetan. 1938an, Uncle Sol Solves it film labur batean agertu zen, eta kantu-ikasketak hartzen hasi zen Estelle Lieblingekin. Lieblingek CBS Radio's Major Boweseko afizionatuentzako zen entzunaldi batera aurkeztera animatu zuen, eta, 1939ko urriaren 26an, 10 urte zituela, Sillsek irabazi zuen aste horretan. Bowesek, orduan, eskatu zuen Capital Family Hour-en ager zedila, asteko barietate-programa batean. 1939ko azaroaren 19an agertu zen lehen aldiz, programaren 17. urteurrenean; handik aurrera, maiz agertu zen.

1945ean, Sillsek Gilbert eta Sullivan konpainiarekin egindako bira batean egin zuen debut profesionala, opereta kantatuz hainbat urtez. 1947an, operan egin zuen debuta, Bizeten Carmen operan Frasquita (espainiar ijitoa) papera interpretatzen, Philadelphia Civic Operarekin. Ipar Amerika osoan zehar bidaiatu zuen Charles Wagner Opera Company-rekin; 1951ren amaieran, Violettaren papera hartu zuen La traviatan eta, 1952aren amaieran, Micaëlarena Carmenen. 1953ko irailaren 15ean, San Frantziskoko Operarekin debuta egin zuen Elena Troiakoa paperean, Boiton Mefistofelen, eta Elvira andrea ere egin zuen Don Giovannin. 1955eko urriaren 29an, Rosalinda paperean agertu zen New York City Operarekin Johann Strauss-en (semea) Die Fledermaus (Saguzarra) operetan, kritikaren gorespen handiekin. 1958an bere ospea zabaldu zen Douglas Stuart Mooreren The Ballad of Baby Doeren estreinaldian eskainitako emanaldiarekin.

1956ko azaroaren 17an, Peter Greenough kazetariarekin ezkondu zen, aurreko ezkontza batetik hiru seme-alaba zituena, eta Clevelandera joan zen bizitzera. Bi seme-alaba izan zituen Greenoughekin: Meredith (Muffy), 1959an, eta Peter Jr, (Bucky), 1961ean. Muffy gorra zela eta Peter autista eta adimen-urritasun larria zuela jakin ondoren, jarduerak mugatu zituen haiek zaintzeko.

1960an, greenoughtarrak Miltonera (Massachusetts) joan ziren bizitzera. 1962an, Sillsek Massenet-en Manon abestu zuen Opera Company of Boston-entzat, lehena izan zen Sarah Caldwell zuzendariarekin, gero, askotan errepikatuko zena. 1964ko urtarrilean, lehen aldiz, Mozarten Die Zauberflöteren (Txirula magikoa) Gauaren Erreginaren papera abestuko du. Kritikak goretsi egin zuen bere koloratura eta jarduera teknikagatik, baina Sills ez zen paper horren zale.

Brooklyn-en jaioa, 1929ko kraxa edo Depresio Handiaren testuinguruan. Aita Errumaniako etorkina zen, ama, berriz, Errusiarra. Amak bultzatuta, txikitan irratian hasi zen abesten Rainbow House izeneko saio batean.[1] Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle.

1947an, Filadelfian, Georges Bizet-en Carmen-ekin bel canto-n gora egin zuen New Yorkeko Operan nagusi izan arte.[2] 1955ean New Yorkeko Operara batu zen, Die Fledermaus-eko Rosalindaren paperean egin zuen debuta.[1] 1980. urtetik eta 1989. urterarte New Yorkeko Operaren zuzendaria izan zen. Ondoren, 1994an, Lincoln Center-eko zuzendari izendatu zuten eta 2002an, Metropolitan Operako zuzendaritza, karguan 2005erarte egon zen.[3] Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.

Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna ziren. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu zuen, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin.

Aniztasun funtzionala duten haurrentzako diru-bilketan ibili zen urteetan, izan ere, bere bi semeek ezgaitasunen bat zuten. Muffy gorra zen, eta Peter atzerapen kogniboa zuen.[4]

Metropolitan Opera-k bere izena daraman sari bat sortu zuen, Beverly Saills Saria, eta jaso dutenen artean, Lisette Oropesa, Angela Meade, Michale Fabiano, Jamie Barton eta Nadine Sierra daude.[5]

Sona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an, New York City Operak (NYCO) Händelen maisulana, Giulio Cesare in Egitto (Norman Treigle, Zesarren paperean, eta Maureen Forrester, Cornelia gisa) antzeztu zuen, eta Sills (Kleopatraren paperean) operaren nazioarteko izar bihurtu zuen. NYCOrekin, geroztiko denboraldietan, Sillsek arrakasta handiak lortu zituen: Shemakhako Erreginaren paperean, Rimski-Kórsakoven Золотой Петушок, Zolotói PetushokLen (Urrezko oilarra); protagonista papera, Manonen; Donizettiren Lucia di Lammermoor-en, eta hiru emakumeen paperak: Sor Angélica, Giorgetta eta Lauretta, Pucciniren Il Trittico trilogian.

1969an «bere lehen milioi dolarra» lortu zuen hobetoen ordaindutako munduko abeslari liriko izateagatik. Richard Straussen Ariadne auf Naxosen, Zerbinettaren papera egin zuen Bostongo Sinfonikoarekin 1912ko bertsioaren estreinaldi estatubatuarrean, Zerbinettaren Grossmächtige Prinzessin aria kantatu zuen, jatorrizkoa baino tonu altuagoan kantatuz, eta txalo zaparrada jaso zituen. Urteko bigarren gertaera izan zen Rossiniren Le Siège de Corinthe Pamira paperean, La Scalan. Arrakasta horrek Newsweek aldizkariaren azala eman zion.

1971n, Time aldizkariaren azala izan zen, eta «Amerikako Opera Erregina» izendatu zuten. Izenburua egokia zen, Sillsek nahita mugatu baitzituen itsasoz haraindiko kontratuak, familiarengatik. Kanpoan, kontzertuak izan zituen: Londresko Covent Garden, Milango La Scala, Napoli, Wiener Staatsoper, Suitzako Lausana eta Paris.

Hego Amerikan, Colon Antzokian (Buenos Aires) kantatu zuen: Kleopatra (Norman Treigle, Maureen Forrester eta Peter Schreier-ekin 1968an, Karl Richter-ek zuzenduta); Manon (Nicolai Gedda-rekin 1971n), eta Lucia (Alfredo Kraus-ekin 1972an); Santiagon eta Mexiko Hirian, Lucia di Lammermoor Luciano Pavarottirekin.

1975eko apirilean, Rudolf Bingek, bere antzerkian kanta ez zezan ahalegin guztia egin ondoren, Sillsek berandu debutatu zuen Metropolitan Operan, Le Siège de Corinthe obran, eta hemezortzi minutuko txaloaldia jaso zuen. Kantatu zituen beste opera batzuk izan ziren: La traviata, Lucia di Lammermoor, Thaïs eta Don Pasquale. Baina Sillsek New York City Operarentzat kantatzen jarraitu zuen, bere opera etxea, eta erretiratu aurretik paper berriak entseatu zituen. Besteak beste, Rossiniren Il turco in Italia, Italian, Leháren Die lustige Witwe eta Gian Carlo Menottiren Eroa filmetan paper nagusiak egin zituen.

Bere ahots mota «koloratura lirikokoa» izan arren, paper astunagoak egin zituen «spinto» soprano modukoak bere instrumentua behar baino lehenago gastatuz, hala nola Donizettiren Tudor erreginak Anna Bolena, Maria Stuarda eta Ingalaterrako Isabel I.a erregina Roberto Devereux-en. Paper haietan miretsi zuten, bere ahotsaren arintasuna interpretazio dramatikoarekin gainditzeagatik, nahiz eta kostu handia izan. Gero, Sillsek Roberto Devereuxen duen paperari buruz esan zuen: «Ahots-eskakizunek gutxienez lau urte laburtu zuten nire ibilbidea, baina lehen gaua nire bizitza osoan abestu nuen onena izan zen».

Hain ezagunak ez diren hirietan eta eskolarako kontzertuetan kantatu zuen, eta opera antolatu batean bere artea inoiz ikusi ezin izango zuten askori eskaini zien. Opera bere herrialdeko beste edozein abeslarik baino gehiago jendarteratu zuen elkarrizketa-saioetan izandako agerpenengatik, besteak beste, Johnny Carson, Dick Cavett, Michael Douglas, Carol Burnett eta Dinah Shore pertsonaiekin. Bere elkarrizketa-programa propioa ere izan zuen NBCn: «Beverly Sillsekin bizitzeko moduak».

Opera errepertorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Sillsek telebistarako edo irratirako eszenatokian egin zituen rolak[6]

Musikagilea Opera rola Errepertorioan ...kin egina Grabazioa
Bellini I Capuleti e i Montecchi Giulietta 1975 Opera Company of Boston Bai
Bellini I puritani Elvira 1972–1978 Philadelphia Lyric Opera Company, New York City Opera, San Francisco Opera, Tulsa Opera Bai
Bellini Norma Norma 1972–1978 Opera Company of Boston, Opera Theatre of New Jersey, Connecticut Opera, Ravinia Festival, San Diego Opera, San Antonio Grand Opera Festival Bai
Bizet Carmen Frasquita 1951 Philadelphia Civic Grand Opera Company Ez
Bizet Carmen Micaela 1952–1958 Charles Wagner Opera Company, Mann Center for the Performing Arts, Cosmopolitan Opera Ez
Bizet Carmen Carmen 1956 Musicarnival Ez
Bizet Les pêcheurs de perles Leila 1956 DuMont Television Network Bai
Boito Mefistofele Helen of Troy 1953 San Francisco Opera Ez
Charpentier Louise Louise 1962–1977 New York City Opera Bai
Donizetti Anna Bolena Anna 1973–1975 New York City Opera Bai
Donizetti Don Pasquale Norina 1978–1980 Opera Company of Boston, Metropolitan Opera, Houston Grand Opera, San Diego Opera Bai
Donizetti La fille du régiment Marie 1970–1977 Opera Company of Boston, Carnegie Hall, San Antonio Opera, Philadelphia Lyric Opera, San Diego Opera, Cincinnati Opera, Edmonton Opera, Houston Grand Opera, Wolf Trap Opera, San Francisco Opera, New York City Opera, Opera Memphis, Palm Beach Opera Bai
Donizetti L'elisir d'amore Adina 1964 Opera Company of Boston Ez
Donizetti Lucia di Lammermoor Lucia 1968–1977 Fort Worth Opera, Cincinnati Opera, Edmonton Opera, Opera Company of Boston, New York City Opera, Palacio de Bellas Artes, La Scala, San Antonio Grand Opera, Ravinia Festival, Philadelphia Lyric Opera Company, Covent Garden, Tulsa Opera, Houston Grand Opera, Mississippi Opera Association, Zoo Opera, Wolf Trap Opera, New Orleans Opera, Pittsburgh Opera, Seattle Opera, Teatro Colón, San Francisco Opera, Opera Memphis, San Antonio Symphony, Florentine Opera, Opera Omaha, Metropolitan Opera Bai
Donizetti Lucrezia Borgia Lucrezia Borgia 1975–1976 New York City Opera Bai
Donizetti Maria Stuarda Maria Stuarda 1972–1974 New York City Opera Bai
Donizetti Roberto Devereux Elizabeth I 1970–1975 New York City Opera, Cincinnati Opera, Wolf Trap Opera Bai
Gounod Faust Marguerite 1963–1970 Boston Opera Group, New York City Opera, Cincinnati Opera, Orlando Opera, San Antonio Grand Opera Festival, Duluth Symphony Orchestra Bai
Handel Ariodante Ginevra 1971 Kennedy Center Bai
Handel Giulio Cesare Cleopatra 1966–1971 New York City Opera, Teatro Colón, Cincinnati May Festival Bai
Handel Semele Semele 1967–1969 Cleveland Orchestra, Caramoor Festival Bai
Hanson Merry Mount Lady Marigold Sandys 1964 San Antonio Symphony Ez
Hindemith Hin und zurück Helene 1965 WGBH-TV Bai
Kálmán Gräfin Mariza (Countess Maritza) Countess Mariza 1946 Hartman Theatre in Columbus, Ohio Ez
Lehár Die lustige Witwe (The Merry Widow) Sonia 1956–1965 Musicarnival, New York City Opera, Casa Mañana, Robin Hood Dell Ez
Lehár Die lustige Witwe (The Merry Widow) Hanna Glawari 1977–1979 San Diego Opera, Houston Grand Opera, New York City Opera Bai
Leoncavallo Pagliacci Nedda 1965 Fort Worth Opera Ez
Massenet Manon Manon 1953–1978 Baltimore Opera Company, New York City Opera, Palacio de Bellas Artes, Teatro Colón, San Francisco Opera, Opera Company of Philadelphia Bai
Massenet Thaïs Thaïs 1954–1978 DuMont Television Network, San Francisco Opera, Metropolitan Opera Bai
Menotti La Loca Juana La Loca 1979 San Diego Opera, New York City Opera Bai
Meyerbeer Les Huguenots Marguerite 1969 Carnegie Hall Bai
Montemezzi L'amore dei tre re Fiora 1956 Philadelphia Grand Opera Company Ez
Moore The Ballad of Baby Doe Baby Doe 1958–1969 New York City Opera, Musicarnival Bai
Moore The Wings of the Dove Milly Theale 1962 New York City Opera Ez
Mozart Der Schauspieldirektor Madame Goldentrill 1956 New York City Opera Ez
Mozart Die Entführung aus dem Serail Konstanze 1965–1975 Boston Opera Group, New York City Opera, Fort Worth Opera, Grant Park, Tanglewood Music Festival, Frederic R. Mann Auditorium, Ravinia Festival Bai
Mozart Die Zauberflöte (The Magic Flute) Queen of the Night 1964–1967 Boston Opera Group, Théâtre de Beaulieu, Tanglewood Music Festival, Houston Grand Opera, Vienna State Opera, New York City Opera, CBC Radio Bai
Mozart Don Giovanni Donna Elvira 1953–1955 San Francisco Opera, Chattanooga Opera Association Ez
Mozart Don Giovanni Donna Anna 1963–1967 New York City Opera, Opera Company of Boston, Metropolitan Opera, Palacio de Bellas Artes, Théâtre de Beaulieu, Baltimore Opera Company Bai
Mozart Le nozze di Figaro (The Marriage of Figaro) Countess 1965 Miami Opera Ez
Nono Intolleranza 1960 The Companion 1965 Opera Company of Boston Bai
Offenbach Les contes d'Hoffmann Three Heroines 1964–1973 New Orleans Opera, Grant Park, Opera Company of Boston, Cincinnati Opera, New York City Opera, Baltimore Opera Company, Palacio de Bellas Artes, San Antonio Grand Opera, San Antonio Symphony, Shreveport Opera, Teatro Municipal de Santiago, San Diego Opera, Houston Grand Opera, Florida Symphony Bai
Puccini La bohème Musetta 1958–1963 Cosmopolitan Opera, New York City Opera Ez
Puccini La bohème Mimi 1965 Seattle Opera Ez
Puccini Gianni Schicchi Lauretta 1967 New York City Opera Bai
Puccini Suor Angelica Suor Angelica 1967 New York City Opera Bai
Puccini Il tabarro Giorgetta 1967 New York City Opera Bai
Puccini Tosca Tosca 1957–1960 Murrah High School Auditorium for the Jackson Opera Guild, Musicarnival No
Rameau Hippolyte et Aricie Aricie 1966 Opera Company of Boston Bai
Rimski-Kórsakov Le Coq d'Or Queen Shemakha 1967–1971 New York City Opera Bai
Romberg The Student Prince Kathie 1954 Chicago Theater of the Air Bai
Rossini Il barbiere di Siviglia (The Barber of Seville)) Rosina 1974–1980 Opera Company of Boston, San Antonio Symphony, New York City Opera, Kennedy Center, Fort Worth Opera, Palm Beach Opera, Festival Internacional Cervantino, Robin Hood Dell Bai
Rossini Il turco in Italia Fiorilla 1978–1979 New York City Opera Bai
Rossini Le siège de Corinthe (The Siege of Corinth) Pamira 1969–1976 La Scala, Metropolitan Opera Yes
Johann Strauss II Die Fledermaus Rosalinda 1955–1980 Musicarnival, New York City Opera, Cincinnati Opera, Opera Company of Boston Yes
Johann Strauss II Die Fledermaus Adele 1977–1980 New York City Opera, San Diego Opera Yes
Richard Strauss Ariadne auf Naxos (versión original) Zerbinetta 1969 Boston Symphony Orchestra Yes
Richard Strauss Elektra Fifth Maidservant 1953 San Francisco Opera Ez
Sullivan H.M.S. Pinafore Josephine 1945 Providence, Rhode Island en el Metropolitan Theater y Hartford, Connecticut en el Bushnell Center for the Performing Arts Ez
Sullivan The Pirates of Penzance Mabel 1945 Hartford, Connecticut at the Bushnell Memorial Auditorium Ez
Suppé Die schöne Galathée Galatea 1965 Fort Worth Opera Ez
Chaikovski Cherevichki (bajo el título The Golden Slipper) Oxana 1955 New York City Opera Ez
Thomas Mignon Philine 1956 New York City Opera Ez
Verdi Aida Aida 1954–1960 University of Utah football stadium, Paterson, New Jersey, Central City Opera Yes
Verdi La traviata Violetta 1951–1977 Kingston High School (Wilkes-Barre, Pensilvania), Charleston Municipal Auditorium, Bob Carr Performing Arts Centre (Orlando Municipal Auditorium), Saenger Theatre (Pensacola, Florida), Duke University, Academy of Music (Philadelphia), Erie Philharmonic Orchestra, Portland Civic Opera Association, DuMont Television Network, New York City Opera, Fort Worth Opera, Tulsa Opera, Cincinnati Opera, San Antonio Symphony, Grant Park, Teatro di San Carlo, Connecticut Opera, Deutsche Oper Berlin, Los Angeles Philharmonic, Opera Company of Boston, La Fenice, San Antonio Grand Opera, San Francisco Opera, Houston Grand Opera, Ravinia Festival, Palm Beach Opera, Metropolitan Opera, Wolf Trap Opera Company, San Diego Opera Yes
Verdi Rigoletto Gilda 1957–1977 Grant Park, Opera Company of Boston Yes
Wagner Die Walküre Gerhilde 1953 San Francisco Opera Ez
Weisgall Six Characters in Search of an Author Coloratura 1959–1960 New York City Opera Yes

Bere bizi-filosofia esaldietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artea gure zibilizazioaren sinadura da.
  • Behar duzun guztia badaukazu. Pertsona osoa zara orain, ez beste bat ordezkatuko duen ikaslea. Ulertu behar duzu nolakoa zaren, eta zure errealitatea bezala probatu.
  • Haserrea ergelkerian hasten da, eta damuan bukatzen da.
  • Beti ez da norberak eskatzen duena lortzen, baina inoiz ez eskatzen ez duena, kutsakorra ez bada behintzat.
  • Desilusionatu zaitezke huts egiten baduzu, baina kondenatuta egongo zara tratatzen ez baduzu.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Beverly: An Autobiography (1987).

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Operako Diska Onenari Saraia 'Manon' diskagatik.[2]
  • 1978an Grammy-a irabazi zuen 'Music of Victor Herbert' diskagatik.[2]
  • 1980an, Askatasunaren Domina, Jimmy Carter presidenteak emana.[2]

Irudi Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Tommasini, Anthony. (2007-07-03). «Beverly Sills, All-American Diva, Is Dead at 78» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. a b c d «Beverly Sills, diva de la ópera estadounidense | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. (Ingelesez) «Murió la genial Beverly Sills» www.laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece de cáncer la soprano norteamericana Beverly Sills» El Diario Vasco 2007-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. (Gaztelaniaz) Redacción. «La soprano Lisette Oropesa, galardonada con el Beverly Sills Prize 2019 del Metropolitan Opera» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  6. Beverly Sills Performance Annals. beverlysillsonline.com 2008-09-21.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joxan Garaialde/Proba orria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beverly Sills (RTVE, 2018)