Wikipedian, fase desberdinak izan dira hardwareari dagokionez:
I fasea: 2001eko urtarrila - 2002ko urtarrila
- UseModWiki softwarea erabiltzen zuten Wikipediako wiki guztiak bomis zerbitzarietako batean zeuden.
II fasea: 2002ko urtarrila - 2002ko uztaila
- Wikipediako wiki guztiak bomis zerbitzarietako batean zeuden. Inglesezko bertsioak eta metak php eta mysql-n oinarritzen zen software berria erabiltzen zuten gainontzekoek UseModWiki-rekin jarraitzen zutelarik. Web zerbitzaria eta datu-basea makina berdinean exekutatzen ziren.
IIIa fasea: 2002ko uztaila - 2003ko maiatza
- Ingelesezko Wikipediak lehenengo eta metak gero PHP-an berriz idatzitako softwarea erabiltzen zuen zerbitzaria lortu zuten. Web zerbitzaria eta datu-basea makina berdinean exekutatzen ziren.
- Gainontzeko hizkuntzetako Wikipediak apurka-apurka eguneratzen joango dira garai honetan.
IIIb fasea: 2003ko maiatza - 2004ko otsaila
- Wikipediaren zerbitzariak "pliny" izena hartu zuen. 3. faseko wiki guztien datu-basea eta web zerbitzaria izan zen, ingelesezkoarena izan ezik.
- "Larousse" izeneko zerbitzari berria Ingelesezko Wikipediarentzako bakarrik erabili zen. Hizkuntza guztiak makina honetara mugitzeko planak atzeratu egin ziren software eraginkorrago bat edo "larousse" eguneratu arte.
- Bomis zerbitzari batek Wikipediako hizkuntza batzuen bertsioak izaten jarraitu zuen guztiak bertatik "pliny"-ra mugitu zirenerarte. Nahia guztiekin software berria erabiltzea zen.
IIIc fasea: 2004ko otsaila - gaur egun
- Irabazi asmorik gabeko Wikimedia Fundazioari egindako dohaintzei esker zerbitzari berri pila bat erosi ahal izan ziren.
- Arkitektura berriak datu-base zerbitzari berria du (suda), banandutako hainbat sistemek Apache exekutatzen dutelarik, eta emaitzak cacheatzen dituzten "squids"-ak (karga murrizteko).
- Zerbitzari berriak erosi ziren, behar baitziren, guztira 350 zerbitzari inguru osatuz.
Gaur egungo egoera: ikus Wikimedia servers (ingelesez).