Konstantzio II.a (usurpatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantzio II.a (usurpatzailea)


Erromatar enperadorea

Bizitza
JaiotzaIV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaVienne, 411 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaKonstantino III.a
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Konstantzio II.a (IV. mendea – Vienne, 411) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 409tik 411ra.

Konstantino III.a enperadorearen semea izan zen. Monje zen aita Britaniako armadak enperadore izendatu zuenean 406. urtean, Honorio enperadorearen aurkako matxinada batean. Galiarako deia egin zioten, eta zesar izendatu zuten, eta ezkondu egin zen dinastia bat hasteko. Gerontzio jeneralekin batera, Hispaniara joan zen 408an, Konstantinoren autoritatea berrezartzera.

409 urtean, Honoriok Konstantino enperadorekidetzat hartu zuen, eta Konstanzio augusto izendatu zuten, beste bien maila berean. 409 urtearen amaieran, Gerontzio matxinatu egin zen, eta Konstanzio matxinada itotzen saiatu zen, baina Arlesen eraitsi zuten. Gerontzio berriz ere garaitu zuten Hispanian 410ean eta Viennen 411n, eta han hil egin zuten.

Godofredo Monmouthekoaren Historia Regum Britanniae liburuan Konstantino III.a Britainiako Konstantino II.a ere bada, eta Konstantzio II.a britainiarren errege aukeratua da aita hil ondoren. Konstantzio Uther Pendragonen anaia eta Artur erregearen osaba da.

Genealogía[aldatu | aldatu iturburu kodea]