Kenan Evren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kenan Evren


7. Turkiako Presidentea

1980ko irailaren 12a - 1989ko azaroaren 9a
Fahri Korutürk - Turgut Özal
Chief of the Turkish General Staff (en) Itzuli

1978ko martxoaren 7a - 1983ko uztailaren 1a
Bizitza
JaiotzaKula (en) Itzuli1917ko uztailaren 17a
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaAnkara2015eko maiatzaren 9a (97 urte)
Hobiratze lekuaTurkish State Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: organ dysfunction (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sekine Evren (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMaltepe Military High School (en) Itzuli
Army War Institute (en) Itzuli
School of Artillery and Missiles (en) Itzuli
Turkish Military Academy (en) Itzuli
Balıkesir Lisesi (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraTurkish Land Forces (en) Itzuli
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Find a Grave: 185614355 Edit the value on Wikidata

Ahmet Kenan Evren (ˈce.nan ˈev.ɾɛn ahoskatua; Alaşehir, Otomandar Inperioa, 1917ko uztailaren 17a - Ankara, 2015eko maiatzaren 9a) politikari eta militar turkiarra izan zen, 1980tik 1989ra Turkiako zazpigarren presidentea izan zen.

Armadak egindako estatu-kolpe baten bidez poterea lortu zuen. Militar kolpistek gobernua kendu, Asanblea Nazionala desegin, askatasunak deuseztatu, alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu, egunkariak itxi eta lege martziala aplikatu zuten. 1980ko estatu-kolpea Turkian gertatu zen odoltsuena izan zen, 150.000 atxiloketa baino gehiagorekin eta ehunka hilketa eta desagerpenekin.[1]

Kenan Evrenek, kolpearen ondoren adierazpen hauek egin zituen:

« ... Turkiako indar armatuak Estatuko Administrazioa hartzera behartuak izan dira, herrialdearen eta nazioaren batasuna eta beren herriaren eskubide eta askatasunak babesteko, bizitzeko eta jabetzarako eskubidea eta herriaren zoriona eta oparotasuna ziurtatzeko, eta legearen eta ordenaren nagusitasuna bermatzeko, beste hitz batzuetan esanda, estatu-agintaritza modu inpartzialean berrezartzeko »


1982an idatzitako Konstituzioak matxinadan parte hartu zutenen immunitatea aitortzen zuen. Hala ere, 2010eko irailean egindako Konstituzioaren erreforma batek 1982ko Konstituzioaren 15. artikulua ezabatu zuen, immunitate hori ezartzen zuena. Horrela, 2012an, Ankarako auzitegi batek kereila kriminal bat ireki zuen Kenan Evren eta Tahsin Şahinkayaren aurka, Junta Militar kolpistatik bizirik atera ziren bakarrak,[2] eta 2014an kartzelara kondenatu zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.