Julen Goia
Julen Goia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a (32 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 92 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Julen Goia Iriberri (Idiazabal, 1991ko abenduaren 12a) gipuzkoar errugbilaria da, hegaleko eta atzelari postuetan aritzen dena. 2016tik Ordiziako jokalaria da. 15eko eta 7ko errugbiko Espainiako selekzioetan jokatu du.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errugbian baino lehenago esku-pilotan, futbolean eta atletismoan aritu zen. Izan ere, Euskadiko txapelduna izan zen 60 metroko lasterketan.[1] Baina Oier anaia entrenatzen ikusten zuen, eta horixe gustatu. Ordiziaren errugbi eskolan hasirik, 17 urterekin lehenengo taldera iritsi zen. Ordiziaren hamabostekoan lekua lortu zuen, klubaren garairik hoberenetako batean: bi aldiz Espainiako errugbi ligako bigarren, eta 2012ko Espainiako errege kopako txapeldun.[2]
2012an, Biarritz Olympiquek kontratatu zuen 23 urtez azpiko talderako.[3] Hurrengo urtean Pro 14an debutatu bazuen ere, ez zuen lortu aurrera egitea Frantziako goi mailako errugbian. Ondoren, denboraldi bat egin zuen SA Mauléonen, eta 2016an Ordiziara itzuli zen.[4][5]
2013ko Munduko Kopan parte hartu zuen zazpiko errugbiko Espainiako selekzioarekin, eta baita World Seriesetan ere.[5] Hamabosteko errugbiko selekzioarekin, berriz, 2013ko otsailaren 23an egin debuta, Errumaniaren kontra.[6]
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ordizia Rugby Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako errugbi liga
- bigarrena: 2011, 2012, 2022
- Espainiako errege kopa
- irabazlea: 2012
Espainiako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europako Nazioen Errugbi Kopa
- bigarrena: 2019, 2020
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Julen Goia. Euskal kirolari, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-5-15).
- ↑ Elorza, M.C.. Julen Goia, campeón con el Ampo Ordizia. Diario Vasco, 2012ko maiatzak 30, diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
- ↑ Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz. Goierriko Hitza, 2012ko uztailak 11, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ «Oso berezia izango da zelaira elkarrekin salto egiteko momentu hori». Goierriko Hitza, 2016/07/02, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-5-15).
- ↑ a b Vera, Jose Antonio. El rugido del Goierri. Revista H, 2018/11/14, revistah.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- ↑ Spain (3) 15 - 25 (19) Romania (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Julen Goia Iriberri, en.espn.co.uk