Joanna Dworakowska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanna Dworakowska

Bizitza
JaiotzaVarsovia1978ko urriaren 21a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia2024ko apirilaren 13a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Joanna Dworakowska (Varsovia, 1978ko urriaren 21aibidem, 2024ko apirilaren 13a) poloniar xakelaria izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an lortu zuen lehen arrakasta, Poloniako Xake Txapelketa irabazi zuenean 20 urte azpiko emakumeen kategorian. Urte berean egin zuen debuta Poloniako Xake Txapelketan emakumezkoen kategoria orokorrean. Guztira, urrezko hiru domina (1997, 1998, 2001), zilarrezko hiru (1995, 2000, 2003) eta brontzezko bat (2006) irabazi zituen txapelketa horretan.

1997an emakumezko maisu handi bihurtu zen eta 2002an nazioarteko maisu[2].

2004an, zilarrezko domina irabazi zuen Istanbuleko Emakume Ikasleen Munduko Xake Txapelketan[3].

Hainbat urtez Poloniako emakumezkoen taldeko kidea izan zen. 2002an talde honek hirugarren postua lortu zuen Xake Olinpiadan[4], 2005ean Europako Taldekako Txapelketa irabazi zuen[5], eta 2007an bigarren postua lortu zuen txapelketa berean[6].

2024ko apirilaren 13an hil zen, 45 urte zituela[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Polonieraz) Jahr, Przemysław. «Joanna Dworakowska» Szachy w Polsce 2015-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. (Ingelesez) «Dworakowska, Joanna» International Chess Federation (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. (Ingelesez) «8th WUCC Women Instanbul TUR (TUR), 5-11 ix 2004» The Week in Chess jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-08-19) (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. (Ingelesez) «35th Chess Olympiad (women): Bled 2002» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  5. (Ingelesez) «6th European Team Chess Championship (women): Gothenburg 2005» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  6. (Ingelesez) «7th European Team Chess Championship (women): Heraklion 2007» OlimpBase (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.