Ingoroingo sakana
Igoroingo sakana | |
---|---|
Mota | arroila |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′32″N 2°25′18″W / 42.7755615°N 2.4217854°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Arabako eskualdea | Arabako Mendialdea |
Udalerria | Arraia-Maeztu |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Musitutik (Araba) |
Ingoroingo sakana Araba ekialdean dagoen arroila da, Arraia-Maeztu udalerrian.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igoroin herri hustuak ematen dio izena arroilari.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iturrieta mendilerrotik datozen urek Igoroin ibaia eratzen dute. Ur jauzi batzuk dira ibaiaren abiapuntua eta ondoren kareharrizko eta kalkarenitazko hormak higatu ditu. Ibaiak eratzen duen sakanak hiru kilometro eta erdiko luzera du[1].
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musitu herritik abiatzen da ibilbidea. San Martin elizaren atzetik atera eta hasieran ibairaino jaisten da. Bertan aurkitzen da Igoroin herri hustua, dagoeneko hondarretan dagoena. Ikusgai dagoen eraikin bakarra errota da. Ondoren bideak gorantz jotzen du iparraldeko maldan zehar, ibaiaren iturburua den urjauziraino. Aurrera jarraituz gero Erroitegira iristen da, sakanaren gainaldera[2].
Basoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pagoak, erkametzak eta astigarrak dira nagusi Igoroingo sakanean. Aipatzekoa da astigarren artean eihar italiarra (Acer opalus), Euskal herrian hain ohikoa ez dena[2].
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Musitu herria.
-
Igoroingo errota zaharra.
-
Igoroin ibaia.
-
Igoroingo sakanean gora doan bidea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01epd01176818abca9dfe881a5994fb28cb6adf8. (2014-08-21). «Barranco de Igoroin (3,4 km)» www.uragentzia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ a b «Barrancos de Igoroin - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).