Homeland (telesaila)
Homeland estatubatuar thriller eta espioi-telesaila da, Howard Gordonek eta Alex Gansak Showtimerentzat egina.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
CIAko agente Carrie Mathison ardatz hartuta zerbitzu sekretuak, nazioarteko politika eta talde armatuak esploratzen dituen telesaila da. Telesailaren lehen bi denboraldiek mundu mailako arrakasta izan zuten, kritikaren eta publikoaren gorespena jaso, eta Akademiaren onarpena ere eskuratu zuten, sari bidez.[1]
Gerora, Nicholas Brody protagonistaren heriotzak istorioaren inguruko interesa murriztu eta jarraitzaile andana aldendu zuen betiko. Baina pertsonaia hori alboratzeak eman zien sortzaileei, hain justu, epe luzerako gasolina. Bide dramatikoak zabaldu eta telesaila errautsetatik berpizteko aukera. Lehen bi denboraldietako ildo narratibo nagusiarekin apurtu, islamera bihurturiko militar estatubatuarraren mehatxu monotematikoa gainditu, eta telesailak afera konplexuagoak jorratzeari ekin zion pixkanaka.[1]
Pakistanera jo zuen laugarren denboraldiak, hango agente sekretuak eta CIAkoak parez pare jarrita. Bosgarrena, aldiz, Europan girotu zuten sortzaileek, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga inoiz baino lausoagoa bilakatu zen. 2015eko azaroan Paris eta 2016ko martxoan Brusela jo zuten eraso terroristen artean eman zituzten denboraldi hartako atalak, gertakari horiekin lotura estua zuten atalak, hain zuzen.[1]
AEBetako presidentetza, Estatu Islamikoa, Vladimir Putin, Charlie Hebdo, Edward Snowden, migratzaileen krisia... horiei guztiei bete-betean heldu die Homeland-ek. Baita beste hamaika gai mamitsuri ere, eta gai bakoitza fikzioan ahalik eta modu fidelenean islatzeko, gertu izan dituzte errealitateko agente sekretuak, baita Mendebaldeko eta Ekialdeko gobernuetako aholkulariak ere.[1]
Mundu zabalean eragina duten azpijokoetatik harago, ordea, telesailak esparru intimoa ere jorratu du hamar urteotan. Nahaste bipolarra du Mathison agente protagonistak, eta horrek erabat baldintzatzen du haren bizitza profesionala eta pertsonala. Etenik ez duen polizia lana eta amatasuna bateratzearen zailtasunei erreparatu izan die telesailak, era bortitzean maiz, arreta arazoaren ondorio lazgarrietan jarrita, baina baita modu sentikor eta sinesgarrian ere.[1]
Inteligentziaren esparrutik, AEBak babestu nahi izan ditu Carrie Mathisonek denbora honetan guztian. Bere aberriaren aldeko defentsa sutsua egin du, bidean lana, familia eta askatasun indibidualak galdu dituen arren. Jatorrira itzuliko da telesaila azken denboraldian, Mathison heroi, traidore, biktima edota erdibideko zerbait ote den argitzeko.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Claire Danes: Carrie Mathison
- Damian Lewis: Nicholas Brody
- Mandy Patinkin: Saul Berenson
- Morena Baccarin: Jessica Brody
- David Harewood: David Estes
- Diego Klattenhoff: Mike Faber
- Jackson Pace: Chris Brody
- Morgan Saylor: Dana Brody
- Jamey Sheridan: William Walden
- David Marciano: Virgil Piotrowski
- Navid Negahban: Abu Nazir
- Rupert Friend: Peter Quinn
- Sarita Choudhury: Mira Berenson
- Tracy Letts: Andrew Lockhart
- F. Murray Abraham: Dar Adal
- Nazanin Boniadi: Fara Sherazi
- Laila Robins: Martha Boyd
- Sebastian Koch: Otto Düring
- Miranda Otto: Alison Carr
- Alexander Fehling: Jonas Hollander
- Sarah Sokolovic: Laura Sutton
- Elizabeth Marvel: Elizabeth Keane
- Maury Sterling: Max Piotrowski
- Linus Roache: David Wellington
- Jake Weber: Brett O'Keefe
- Morgan Spector: Dante Allen
- Nimrat Kaur: Tasneem Qureshi
- Numan Acar: Haissam Haqqani
- Costa Ronin: Yevgeny Gromov
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Claire Danesek antzeztutako telesailak
- Damian Lewisek antzeztutako telesailak
- Mandy Patinkinek antzeztutako telesailak
- Morena Baccarinek antzeztutako telesailak
- David Harewoodek antzeztutako telesailak
- Sarah Sokolovicek antzeztutako telesailak
- Diego Klattenhoffek antzeztutako telesailak
- Jackson Pacek antzeztutako telesailak
- Morgan Saylorrek antzeztutako telesailak
- Jamey Sheridanek antzeztutako telesailak
- David Marcianok antzeztutako telesailak
- Navid Negahbanek antzeztutako telesailak
- Rupert Friendek antzeztutako telesailak
- Sarita Choudhuryk antzeztutako telesailak
- Tracy Lettsek antzeztutako telesailak
- F. Murray Abrahamek antzeztutako telesailak
- Nazanin Boniadik antzeztutako telesailak
- Laila Robinsek antzeztutako telesailak
- Sebastian Kochek antzeztutako telesailak
- Miranda Ottok antzeztutako telesailak
- Alexander Fehlingek antzeztutako telesailak
- Elizabeth Marvelek antzeztutako telesailak
- Maury Sterlingek antzeztutako telesailak
- Linus Roachek antzeztutako telesailak
- Jake Weberrek antzeztutako telesailak
- Morgan Spectorrek antzeztutako telesailak
- Telebista zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Telesail dramatikoak
- Berlinen girotutako telesailak
- New Yorken girotutako telesailak
- Drama serie onenaren Urrezko Globo saridunak
- Israelen girotutako telesailak
- Espioitza-telesailak
- Washington Hirian girotutako telesailak